Zer da Tokiko Agenda 21?

Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, etengabea eta parte hartzekoa da. Bertan debatearen eta hausnarketaren bidez, biztanleek identifikatuko dituzte gure inguruko espazioko ingurumen, gizarte eta ekonomi arazoak. Azken batean, helburua da udalerrietako ekonomia, gizarte eta ingurumenaren jasangarritasuna barne hartzen duen garapen eredu berria martxan jartzea.

Garapen Iraunkorraren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak duen Ingurumen Estrategia (2002-2020) agirian jasotzen dira euskal gizarteak lortu behar dituen ingurumen jomugak. Hauen bitartez, etorkizunean ere egungo bizi kalitatearen maila egokia bermatu ahal izango da; betiere, datozen belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe.

Garapen Iraunkorraren aldeko konpromiso horri erantzuteko asmoz, Udaltalde 21 Enkarterri-Ezkerraldea 2004ko maiatzean sortu zen. Hitzarmen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (Ihoberen bitartez), Enkarterrialdearen eta zenbait udalen (Galdamesena barnean) babes osoa izan du.

Hauexek dira Tokiko Agenda 21 inplementatzeko prozesuaren urratsak:

Motibazioa eta sentsibilizazioa – Prozesu etengabea.

Herritarren partaidetzako foroak, Tokiko Agenda 21 eta garapen iraunkorrari buruz. Prozesu etengabea.

Ekonomi, gizarte eta ingurumen diagnostikoa (udalerriaren erradiografia).

Garapen iraunkorreko ekintza plana.

Garapen iraunkorreko planaren jarraipena eta ebaluazioa. Prozesu etengabea.

  • Udalsarea21