Azoka
Talo, erroskila, euskal pastela edo artizautzaren (zeramika, artilea, egurrezko maketak, otargintza...)salmenta. Hirinarekin (batez ere ogiarekin) eta artizautzaurekin orokorrean, erlazionaturik dauden 36 artisau produktuen erakusketak.
Ogi lehiaketa
Egunean zehar azokaz gain, egur labean egindako ogi lehiaketa ospatzen da. Irizpideak bateratu ahal izateko, Galdamesen normalean, beraien labeetan ogia egiten duten pertsonen azalpenetan oinarritutako baseak ezarri dituzte. Modu honetan, bakarrik ezaugarri konkretu batzuetan oinarritutako ogia onartzen da, elaborazio nahiz osagai konkretu batzuekin hain zuzen ere. Honekin, udalerriko biztanleen parte-hartzea lortzen da, partehartzaileen portzentai altua Galmasekoak direlako.
Epaimahikoa normalean gastronomi arloan ospe handiko 3 pertsonengan eta udalerriko ordezkari batengan dago osatua.
Ogiaren prestakuntzaren erakusketa
Goizean zehar, hurbiltzen den jendea, ogia egiteko prozezu guztia ikusteko parada izango du, orea egiten denetik egosketa egin arte. Horretarako, enparantzan bertan ekitadirako egindako egur labea jartzen da eta gazteei orea egite prozezuan parte hartzen uzten zaie, beranduago beraien ogia egosi ahal izateko eta egindako produktua etxera eramateko.
Ogi Egunaren kartelen lehiaketa
Azkenaldi honetan, Ogi Egunarekin batera, kartelen lehiaketa egin ohi da ekitaldia jakinaraziz. Gainera, egun horretan gauean (24) Olentzeroaren etorrera ospatzen da. Eguerdiko ordu batak inguruan, Olentzero etorreraren antzezpena egiten da. Gozokiz beteta datorren asto batekin enparantzara heltzen da eta txikien artean banatzen ditu.