Bake Epaitegia

 

Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela:

• Ezkontza zibilen espedienteak (erroldatutak).
• Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
• Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak (erroldatutak). 
• Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
• Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
• Ezkontitzarmenen inskripzioak  (erroldatutak).
• Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak. Bizi-agiria eta Egoera-agiria.

Arlo Zibila
Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.

Zigor Arloa
Salaketa penaletan, herritarra edozein gertakariri buruzko salaketa jartzera joan daiteke, baina edozein Polizia-etxetan ere (Udaltzaingoa, Ertzaintza, eta abar) jar dezake. Izan ere, Bake-Epaitegietan larritasun txikiko epaiketak bakarrik egiten dira, adibidez irainak, hertsapenak eta mehatxu-mota batzuk ebazteko.

Lankidetza judiziala beste Epaitegi batzuekin
Azkenik, herritarrari bere Bake-Epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-Epaitegiari jakinarazi beharko dio.