Leku interesgarriak

Loizaga Dorrea 

Concejuelo auzoan dago, Erdi Aroko gotorleku hobidunada eta ganboatarrena izan zen. Gaur egungo jabeak berreraiki egin du, eta dorretxeen ohiko bertikaltasuna dauka.

Goiko aldea almenaduna da, eta harresi hirukoitza, hobia zein zubi altxagarria dauzka inguruan. Oraindik ere, bere horretan daude erdi-puntuko arkua eta aurreko aldeko armarri bihotza. Bertan, munduko Rolls-Royce bilduma onenetakoa dago ikusgai