Leku interesgarriak

Zalla 

Murga Jauregia
Mimetiz auzoan dago. Gaur egungo eraikina XVII. Mendeko jauregia da. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da. Salcedo eta Montaño armarri handia nabarmendu beharra dago, kaskoa eta luma ugari agertezen direlako bertan. Armarriaren goiko aldean, bibotedun giza burua dago; eta bi alboetan giza burudun bi lehoi. Armarriaren beheko aldean, giza ezaugarridun eguzkia dago; eta alboetan sugeak zein herensugeak.

San Pedro de Zarikete Baseliza
San Pedro auzoan dago, XVI. Mendean eraiki zuten, eta oinplano angeluzuzena dauka. Hormak harlangaitzezkoak dira, eta harlanduzko piezak dituzte ertzetan. Egurrezko teilatua bi isurialdekoa da. Portada nagusian, erdi puntuko arkua eta bao txiki-txikia daukan kanpai-dorrea nabarmentzen dira.  Barruko aldean, hiru erretaulak aipatu behar dira.

Bolunburu Dorretxea
Zallako Bolunbururen multzoa Kadagua ibaiaren ezkerraldean kokatutako meandroan dago. Bertara daraman pista, zati batean, Bilbo-Balmaseda antzinako errege-bidean dago eta horren harzola agerian da ermitatik gertu.  Multzoa dorretxeak, errementeriak, errotak eta Santa Ana ermitak osatzen dute. Aipatutako ermita 1612an eraikia da, Erdi Aroaren ondoko garaian. Oinplano laukizuzeneko eraikina da, bi isurialdeko estalkiduna, eta harlanduz eta hormarriz eginda dago. Balio arkeologikoa inguruan dituen hobiek ematen diote.  Bolunburu dorretxea Berant Erdi Arokoa da eta egoera onean gordetzen du barruko habeteria.