Leku interesgarriak

Trucios 

Romañako San Pedro Eliza
Eliza gotikoa da, XVI. Medean eraiki zuten eta osagaierrenazentistak ditu. Mailakatutako hiru naberen eta hiru tarteren konzepzio gotikoaren arabera egindako eraikina da, eta, ondoren proposamen errenazentistarantz bilakatu da, eliza monumentales barruan. Ganga izar-itxurakoa da. Barruko altzariak oso aberattsak dira eta elizako zaindariaren omenezko erretaula neoklasikoa nabarmendu beharra dago.

Basinagreko Errota
Izen bereko burdinola desagertuak ere bertoko azpiegitura hidraulikoa erabiltzen zuen. XVIII. Mendeko errota da, bi errotari pare dauzka, oraindik badabil, oinplano angeluzuzena du eta isurialde bakarreko teilatua dauzka. Ehotzeko gela bakarra dauka, bi errotari-pareak daude bertan eta, euren gainean, pirámide enbor itxurako egurrezko toberak daude. Eskuz elikatzekoak dira gainera.

Zezen Plaza eta San Roke Baseliza
Baseliza XVIII. Mendean egin zuten barroko herritarren arabera, eta 1709. urtean berreraiki zuten. Nabe angeluzuzeneko oinplano bakarra dauka, eta esfera-laurdeneko gangaz estalitako goiburu erdizikularra du barruko aldean. Egurrezko korua dauka oinaldean. Arkupea teilape bakuna da, eta oeraikinerako sarbidea estaltzen du. Zezen-plaza, ordea 1692. urtean egin zuten.Jatorriz forma irregularrekoa zen, baina 1982. urtean zaharberritu zutenean, gaur egungo oinplano biribila egin zuten.

Pando Dorretxea
Jatorrizko eraikuntza militaren itxura ondoen gorde duen arkitektura zibileko osagaia da. Ibarrean kokatuta dago, burdinola eta errota zeuden ibaitik hurbil-hurbil, hain zuzen ere.

Turtziozko La Puente Jauregia
Etxe handia ere esaten  diote, eta Romañako San Pedro elizaren aurrean dago. XVIII. mendearen amaierako hiri-jauregia da, eta, erbesteratu baino lehen, horixe bera izan zen lehenengo Euzko Jaularitzaren egoitza. Jauregiko forjaketa-multzoa osos nabarmena da. Fatxadaren erdi-erdian, oso armarri handia dago.

Cueto Putzua
Juan Antonio de los Tueros y Llaguno Burgosko artzapez pikuaren jauregi desagertutik kontserbatzen den gauza apurretako bat da putzu hori, Cueto auzoan. Hala ere, artzapezpikuaren izendapenaren data ezin da lotu jauregi edo putzuaren eraikuntzako datarekin, bestela, erabilitako burdinak arkaikoak izango lirateke. Badirudi XVIII. mendearen erdialdekoak direla. Zalantzarik gabe, Bizkaiko putzu barrokoetatik onenetariko bat da.

Armañon Natur Gunea
LOS JORRIOS(847 m.) eta ARMAÑÓN (854 m.) Turtziozeko harana eta Karrantzako harana(Ranero- los Jorrios parke naturalan barnean) banatzen dituen mendikateetako mendirik garrantzitsuenak dira.  Ingurugiroko interesa eta edertasun handiko eremua da, giza interbezioa eza dela eta, eta horregaitik ia ia birjina mantendu da. Animali espezien barietate handia du eta bertako basoko basodia garrantzitsua. Remendoneko hariztia, Bizkaiko handienetakoa eta hobeto kontserbaturik daudenen artean dago.