Leku interesgarriak

Muskiz 

Muskizko Salazar Jauregia
XVII. mendeko Jáuregui zibila da, eta Muñatonestarren zein Salazarren armarriak zizelkatuta dauzka fatxadetan.

Muñatones Gaztelua
XIII. Mendean eraiki zuten beste dorre baten aztarnen gainean. Lope Garcia de Salazar jaunak eman zuen eraikitzeko agindua. Bandokidea eta letra–gizona zen aldi berean eta “Las Bienandanzas e Fortunas”  idatzi zuen, XIV eta XV mendeetan Euskadi suntsitu zuten bandoen arteko gerren narrazio luzea, alegia.

Itsaslur
Kostaldea zeharkatzen duen pasealekua da, eta Pobeña zein Kobaron auzoak lotzen ditu. 3 kilometroetan, kostaldeko eta itsaslabarretako ikusmira zoragarriak eskaintzen ditu. Bertan, eskualdeko meatzaritzaren eta arrantzaren aztarnak daude ikusgai; esate baterako, mea zamatzeko legua eta algen bilketa.Mahaiak eta erretokiak dituen jolasgunea dago bertan.