Leku interesgarriak

Pozalagua Haitzuloak 

Sopeñako Artaldia
Karrantza haranaren iparraldean, Armañonen eta Fuentefriaren oinean, haitz harritsua, luzanga eta bertikaletara apurtua (zazpi kanaletan) dago. Hemen barrunbe asko dago, batzuk naturalak eta beste zenbait mende hasierako erauzketa lanen eraginezkoak.

Sopeñako hare-harrizko haitzek itsasoko haizeetatik babesten dute, eta euren babesean mikroklima epela garatzen da.  Hori dela eta, erlaitz  kantabriarrean artadi mediterraneoa hazi ahal izan da. Larre itxura dauka, antzina egindako mozketen eraginez, eta Extremadurako edo Andaluziako paisaiak dakarzkigu gogora.

Raneroko Karsta
Raneron, euriuren higadurak modelaturiko kareharrizko mendilerroa aurkituko dugu; lurpeko ohiko eraketak  sortzen ditu; adibidez: Pozalagua eta Santa Isabel haitzuloak, edertasun handikoak; La Torcadel Carlista eta Jornos II, interes espeleologiko handiko leizeak; eta Ventalaperrako aztarnategia, EuskalHerriko historiaurreko grabaturik zaharrenak dituena.Haitz horietako lekurik malkartsuenetan eta ezkutuenetan, sai arreen kolonia garrantzitsua dago; espezie hori galtzekoarriskuan egon da eta berorren suspertzea modu eredugarrian egin da, azken urteetan lorturiko emaitza bikainek agerian jarri dutenez.

Armañoneko natur gunea
Mendigunea Mayor (Karrantza) eta Agüera (Turtzioz) ibaien arteko haitzartean dago kokatuta eta Armañon, El Carlista, Los Jorrios eta Surbias gailurrak nabarmentzen dira. Erliebe ikusgarriek osatzen dute paisaia eta forma karstikoak, lapiazak eta  dolinak ugari dira. Lur azpia oxkarduna da; forma endokarstiko ugari daude eta berrehun kobazulo, leize eta torka baino gehiagokatalogatuta. Bertako mendi-hegal, fauna eta landaretzari esker,  parkea benetako natur gunea da, aire garbia arnasteko lekua, alegia.

Ventalaperrako Haitzuloak
Raneroko haitzen oinarrian kokaturik daude, "Miron" deritzon horma  ikusgarriaren oinean, Molinarren eta Ramales de Victoriaren arteko C-6210 errepideko 56. kilometroan. Barruan, bisonteen eta hartzen grabatu bikainak aurkitu dira, historiaurreko gizakiaren eskuak egindakoak. Errepidearen eskuinetara ikusten dira, Moro haitzak eta Raneroko haitzak osaturiko haitzartean. Horren oinetara, Karrantza ibaia igarotzen da, eta horrek  bi haitzen arteko ebaki ikusgarri hori sortu du.

Pozalagua Haitzuloak
Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean. 1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal izateko.  Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen  le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke. Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren
efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren
laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa
sortzen da.
Tlf: 649 81 16 73
Ordutegia: 15-09/14-06 11:00/17:00
Azken emanaldia:16:30
15-06/30-09 11:00/19:00
Azken emanaldia:17:30
Itxita: Astelehenero(Jaiegunak baizik), 18-09,
25-12,1-01 eta 6-01
Otsaila, eta Azaroa (astelenehetik ostiralera)
Aste Santua eta zubiak: hurrengo hiru egunetan
itxita egongo da.

Karpin Abentura
KArpin Abenturaren helburu nagusia ingurumenaren arloko hezkuntza, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzea da, fauna babestearekin eta espezieen biodibertsitatearekin zerikusia duten gaietan. Bestetik, KARPIN ABENTURAk helburu didaktikoa du: espezieen eboluzioaren kontzeptua lantzea eta sortu zenetik gaur egunera arte Lur planetak izandako bilakaera aztertzea. Era atsegin eta dibertigarrian egiten du lan hori, baina zorroztasun handiz: jostatuz ikasteko.
Udazkena eta negua: (1-11/31-03)
Jaiegun eta asteburuetan: 11:00/17:00
Udaberria eta udan: (1-04/31-10):11:00/19:00
Astearen artean: aurretiko zita
Tel: 944 479 206 (astegunetan, goizean) 
Tel: 946 107 066 / 626 622 245(oporretan eta
jaiegunetan) 
Faxa: 944 478 841 

Balgerriko Pagadia
Karrantzak landare biodibertsitate izugarria du, eta gainera, geografia osoan zehar barreiatzen diren basoak ere baditu. Horrela, arte, pago eta haritzen basoak edertasun paregabeko parajeetan daude. Larre, txilardi, otadi eta inguruneko artzain-izaerarekin lotutako landare- zein zuhamuxka-multzoak ere oso nabariak dira Haraneko tontorretan.
Pagadiak Ordunteko mendi-hegaletan eta Mesada mendilerroan ikus ditzakegu eta, era berean, oso nabariak  dira hedadura nahiz edertasunari esker, Rebedules eta Boherizakoak (La Calera) eta  Saltipiñia eta Balgerrikoak (Lanzas Aguadas)  Azken honetako pagadia Bizkaiko handiena da. Pagoekin batera, haritzak, haltzak, lizarrak, haginak eta gorostiak bizi dira. Basoa Balgerri mendiko iparraldeko mendi-hegalean dago eta bertatik izen bereko ibaia igarotzen da.

Gertaera Oneko Andra Maria
El Suceso auzoak Karrantza Haraneko jatorrizko ingurune naturalarekin bat egiten duen multzoa osatzen du. Multzo horretan, hain zuzen ere, Gertaera Oneko Andra Mariaren monumentua, zezenketa-plaza, atsedenlekua eta Santutegia daude. Gunerik garrantzitsuena Llana de Pando izenekoa da, zezenketa-plazatik Andra Mariaren monumentura bitartekoa. Horretan, erretokiak, mahaiak eta umeen jolastoki aproposa daude.

Indianoen Etxeak
Oparotasunak bereizten ditu etxe horiek, bai osagarriz betetako arkitektura-estiloan, bai eraikitzeko erabilitako materialetan.. XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen lehenengo herenera arte, Kontxa auzoan eta horren ingurunean dauden indianoen etxe gehienak eraiki zituzten. Garai hartan, indiano asko Karrantzara itzuli eta irabazitako dirukopuru handia etxebizitzak eraikitzeko gastatu zuten, jabeen aberastasuna eta oparotasuna agerian utziz.  Eraikitzeko moduagatik eta kolore biziengatik aipatzekoak dira Hernaiz (Concha) eta Portillo (La Tejera) familien etxeak. Gainera, azken horren eraikuntzan Jean Darroguy arkitekto frantsesak parte hartu zuen.

Enkarterriko Baserria (Herri-Arkitektura)
XVII. mendean, Enkarterriko mendebaldean (Turtzioz, Artzentales, Karrantza, Guriezo) euskal baserriaren eta mendiko etxearen arteko nahasketa egiten hasi  ziren nahiko arrakasta handiarekin.  Baserri mota horrek, laukizuzen solairukoa, oinarrizko horma alde motzean dauka. Alboko hormak aurreko aurpegira aurreratzen dira, haizemozteak bezala, alde honetan “pipianos” deritzonak. Horien artean egurrezko balkoi jarraitu bikoitzak edota hirukoitzak daude. Bizpahiru isuriko estalia dute eta aurrealdean apurtu egiten da bisera gisa. Horrek “cola de milano” edota “morisca” izena hartzen du. Horrelako baserriak Ahedo, Paules eta El Callejo auzoetan daude ikusgai.