Leku interesgarriak

Gueñesko eliza 

Güeñesko Andra Mari Eliza
Udalerriko lan artistiko nabariena da, kalitate handikoa delako eta hegoaldeko portada oso ikusgarria delako. Portada nagusi bitxi-bitxia Errege-erregina Katolikoen estilokoa da, eta apaingarri gotikoak zein errenazentistak ditu. Izan ere, Bizkaiko adibide esanguratsuena da. Bilboko katedralko klaustroan dagoen aingeruaren portadaren ostean.

Arenatza Parkea
Parkea mendearen hasieran eraiki zuten 22.000 m2-ko azaleran. Basoko especie exotico ugari daude bertan, bai eta bertoko espezieak ere. Guztien artean, gainera, kalitate botánico handiko ekosistema eratu dute.

Bermejilloko San Lorenzo Eliza
San Lorentzo auzoan dago, eta XI. mendekoa da. Osagai zaharrena absideko leihoa da. Harlanduzko pieza trinkoa da, zuloa dauka erdian. Bertan, erliebeko bi koroak inguratutako bi idibegi daude. Izan ere, horixe bera da osagai prerromaniko bakarra.