Leku interesgarriak

Gordexola Jauregia 

San Juan Lepamotzaren Eliza
XVI. mendeko eraikin errenazentista, barroka, klasizista eta neoklasikoa da.

Dorretxeak
Sinpletasun handiko eraikin kubikoak dira euren ezugarri nagusiak, fatxada nagusian agertu ohi diren armarrietan izan ezik. Babeserako etxe militarra da, gezileihoak, kukuleihoak, almenak…dituelako. Leku estrategikoetan kokatuta daude, burdinoletatik zein errotetatik hurbil. Hona hemen zenbait dorretxeren adibideak.
• Oxirando Dorretxea
• Zubiete Dorretxea
• Ibargüen Dorretxea
• Urrutia Dorretxea
• Larrinburu Dorretxea
• Artekona Dorretxea

Etxetzarrak
XIX. Eta XX. mendean eraikitako etxetzarrak Gordexolan jaio eta Ameriketara emigratu zuten biztanleek egin zituzten. Bertan, gainera, dirutza irabazi zuten. Etxetzarron  jabeak, hain zuzen ere, indianoak dira. Hona hemen zenbait etxetzarren adibideak:
• Carmen Etxetzarra (Udaletxea)
• Florita Etxetzarra
• Aresti Kondearen Jauregia
• Cuba Etxetzarra

Jauregiak
Bandoen arteko gerrak amaitu ondoren sortu ziren. Egoitza-eraikinak direnez, askoz ere erosoagoak dira bizitzeko. Jauregiok leinuaren edo familiaren armarria daukate. Hona hemen zenbait jauregien adibideak:
• Zubiete Jauregia
• Armen Etxea
• Urdanegui Jauregia