Leku interesgarriak

Balmasedako zubia 

Santa Clara Komentua
Komentuak, Elizak eta Agintaritzak multzo arkitektonikoa osatzen dute. Juan de la Piedra eta Verasategui indianoak Portu zuen. 1675ean amaitu zuten klausurako moja  klaratarrentzat, eta lekaimeok 1985era arte egon dira bertan. Gaur egun, zaharberritu egin dute, erakusketa areto bihurtzeko. Koruan, 1777ko organo barroko bikaina dago, eta Bizkaiko zaharrenetakoa omen da. Fuente: ENKARTUR          www.enkartur.net 

San Severino Eliza
Hiribilduko garrantzitzuena da, bai eta gurtzarako irekita dauden lau elizetatik bakarra ere. XVmendekoa da, eta barruko aldea gotikoa da. Absideko beirate gotikoak dotoreak dira oso.  Eliza bertan, 1892ko Cavaille-Coll organoa dago (ondo zainduta dago), bai eta Erdi Aroko 5 hilobi ere. Bertako 3 kaperetatik, Kristo Santuarena da garrantzitzuena, Juan de Urrutia jaunak, Balmasedako merkatariak, sortu zuen 1545ean, eta Bizkaiko arkitekturako bitxia da. 

Zubi Zaharra edo Muza
XIII. mendean eraiki zuten, eta Gaztelako bide zaharreko derrigorrezko igarobidea zen. Erdi Aroan, hiribilduko harresian irekitzen zen ateetako at zen. Merkantzien  zirkulazioak (artilearena zen garrantzitzuena) zubia gurutzatzen zuen. Era berean, zubiak berak bi eginkizun zituen : batetik, zaintzarako gunea zen;  eta bestetik, sartutako merkantzien zergak kobratzeko eremua zen.  Gaur egun, hiribilduko sinboloa da.

Udaletxea
Eraikin soila da, jauregui-estilo klasiko bezain herreriarrekoa da eta 1745ean egin zuten. Bertan, harlanduzko fatxada, ateburudun balkoiak eta hiribilduko armaria nabarmentzen dira, bai eta zutabedun arkupe zabala daukaten ataripeak ere: Horrez gain, zenbait eraikin mudejarrekin antz handia daukanez “Meskita”esaten diote.