Ibilaldiak

Galdamesko Udala, Enkarterrialdea Landa Garapenerako Elkartearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, 10 ibilbide eder eta lasai prestatu ditu Bilbo Handitik hain hurbil dagoen Enkarterriko alderdi berezi hau ezagutzeko.

Udalak diseinatu dituen 10 ibilbide finkoek udalerriaren zati handi bat zeharkatzen dute, eta ibiltariek hainbat informazio-baliabide aurkituko dituzte: informazio-panelak bidean bertan, ibilbidearen seinaleak, planoak eta informazio-gidak. Hain zuzen ere, orain gida horietako bat daukazu eskuetan.

Galdamesko ibilaldiak