Ibilaldiak

Ibilaldiak 

9 ibilbidea. La Galdames trenbidea

Ibilbide hau oinez zein bizikletaz egin daiteke. Galdamesen hasten da, Atxuriaga parkean, eta Los Castaños auzoan amaitzen da, handik 11,5 km-ra, Abanto-Zierbena udalerrian. Hortik, beste 3 km egin daitezke, Gallartako Renfeko geltokiraino.

Ibilbideak La Galdames meatzaritza-trenaren plataforma du oinarri. Trena La Benedictaraino iristen zen (Sestaon), eta han deskargatzen zuten minerala.

Ibilbide atsegina da, lasaia eta adin guztietarako egokia. Izan ere, ez du aldaparik eta oinez zein bizikletaz ibiltzeko prestatuta dago. Bidean, natur balio handiko paisaiez gozatzeko aukera izango dugu, urkiak, haritzak eta sahatsak izango ditugu bidelagun, beste landare-espezie askorekin batera, eta iraganeko meatzaritzaren aztarnak aurkituko ditugu (tunelak, garbitokiak, plano inklinatuak, deskargalekuak…).

  • Atxuriaga parkea (1)
  • La Galdames trena (2)
  • "La Cadenilla" plano inklinatuaren oina (5)
  • Gallarta (6)
  • Meatzaritzaren Museoa (7)
  • Ibilbide osagarria:
    El Pobal burdinola(XVI. mendea) (4)

LEKU INTERESGARRIAK

Atxuriaga parkea
Garai bateko Atxuriaga meatzari-auzoan dago, Tardía eta Berango meatzeen hondakinak eta urmaela dauden lekuan.

La Galdames trena
Garai batean, Sestaoraino garraiatzen zuen burdin mea, La Benedictako deskargalekuraino. Bilbao River Cantabrian Railway Company Limited enpresak egin zuen trenbidea, 1876an, eta bere garaiko luzeena izan zen (22,5 km). 1968an, erabiltzeari utzi zioten, eta 1972an kendu egin zuten.

"La Cadenilla" plano inklinatuaren oina
Abanto-Zierbena udalerrian El Once izeneko auzoa dago. Auzo horren alboan, Bizkaiko luzeena eta garrantzitsuena izan zen plano inklinatuaren mineral-kargalekuaren hondakinak ikus daitezke oraindik. Plano inklinatu horretatik, haraino eramaten zuten Galdamesko El Sauco auzoko meatzeetako burdin mea.

Gallarta
Herria Gallarreta izenaz aipatuta ageri da XV. mendeko agirietan. 1960an berriro eraiki behar izan zuten, Antigua Gallarta lehergailuz eta dinamitaz eraitsi ostean.

Meatzaritzaren Museoa
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa garai batean Gallartako (Abanto-Zierbena) udal-hiltegia egon zen eraikinean dago.

Ibilbide osagarria:
El Pobal burdinola (XVI. mendea)
Bizkaian, lanean jarraitzen duen burdinola bakarra da.

Ibilaldiak