Ibilaldiak

Ibilbideak 

2. Ibilbidea Burdinaren bidea

Gizakiak egindako zuloak, mineral gorrixkaren arrastoz jositako kareharriak, arrakalak eta hutsarteak nonahi, elorri zurien eta arroken artean gorderik. Ikusi bezain laster deigarria gertatzen den kareharrizko eremu zorrotz batean zehar, gure iraganeko meatzaritzaren aztarna ugari aurkituko ditugu ibilbide honetan: galeriak, herrixken hondakinak, plano inklinatuak…
Ibilbidea Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroko 4. ibilbideari dagokion kolore moreaz seinaleztatuta dago.

  • Zugaztieta (1)
  • El Sauco meatzari-herrixka (2)
  • La Elvira meatzari-herrixka (3)
  • San Juan meatzeak (4)
  • Magadalena edo Uraiaga haitzulo-meatzea (5)
  • La Elvira herrixka (6)
     
    Leku interesgarrak

Burdina
Mendi hauetan burdin mea zegoelako lehen albisteak I. mendekoak dira. Izan ere, Plinio erromatar historialari ospetsuak “mendi latz eta garai” bat aipatzen du bere idazkietan, “dena burdinazkoa, ikuskizun miragarria”.

Zugaztieta
Multzo monumental izendatuta dago. Meatzaritzaren goraldian sortutako herri arkitektura ikus daiteke Trapagaran udalerriko auzo honetan. Langile-tradizio
handikoa da eta Galdamestik hurbil-hurbil dago.

El Sauco meatzari-herrixka
San Juan menditik ur-jauzi baten antzera jaisten den lubaki erraldoi baten azpian eraikita dago. Gaur egun, oso eraikin gutxi geratzen dira zutik: zaharberritutako
bizpahiru etxe eta meategiko kooperatibaren eta bulegoaren egoitza izan zena.

Karsta
Meatokien ustiapenak utzitako kareharriek edertasun handiko multzo bitxiak eratzen dituzte, haietako asko orratz-formakoak, euriak kareharrian eragindako higaduraren ondorioz.

La Elvira meatzari-herrixka
Meatzeetako lubakiek lurra urratzen dute han-hemen. Guztietan ikusgarriena El Hundimiento izeneko lekua da: 1958. urte aldera eratu zen, mendia meatzearen gainera erorita. Beraren aldamenean, La Elvira meatzari-herrixkaren aztarnek sentipen kontrajarriak piztuko dizkigute, aldi berean edertasuna eta hondamena erakusten baitituzte.

Ibilbide osagarria:
San Juan meatzeak
Magdalena edo Uraiaga haitzulo-meatzea
La Elvira herrixka

Rutas