Ibilaldiak

Ibilaldiak 

3. Ibilbidea Burdinaren gorrixkatik larreen berderaino

Ibilbidea Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroko 7. ibilbideari dagokion kolore laranjaz seinaleztatuta dago. Pastor gailur kareharrizkoak El Gallo mendiaren muturrarekin eratzen duen lepoan hasten da, eta Mayor ibaiaren ibilgu dinamikoaren ertzetik doa. Mayor ibaiak Barbadunera isurtzen ditu urak, El Pobal burdinolaren parean, eta horixe dugu helmuga.

Paisaian pista ugariz urratutako landa zabalak dira nagusi, koniferoz inguratutako elorri zuri, elorri beltz eta txilar ederren artean. Bidean aurrera egin ahala, atzean utziko dugu Galdamesko mendietako meatzaritza-iragana, eta alderik atseginenera hurbilduko gara. Han, Mayor ibaiaren goiko ibilguko zuhaitz autoktonoek mendikate osoko baso-aberastasunik handieneko alderdia osatzen dute.

  • Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa (1)
  • "La Cadenilla" plano inklinatua (2)
  • Mayor ibaiaren iturburua (3)
  • Ventana mendia (4)
  • La Galdames trena (5)
  • El Pobalgo zubi erromanikoa (6)
  • El Pobal burdinola (XVI. mendea) (7)

LEKU INTERESGARRAK

Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa
Ingurumenari buruzko informazioa emateko eta naturaren aldeko sentiberatasuna sortzeko ekipamendua, Eusko Jaurlaritzarena.

"La Cadenilla" plano inklinatua
1866an egin zuten, El Saucoko meatzeetako burdin mea La Galdames trenbideko 11. kilometroraino jaisteko.

Mayor ibaiaren iturburua
Mendikateko baso-aberastasunik handieneko lekua da, ingurumen-balio handikoa.

Ventana mendia
Balkoi paregabea. Aurrez aurre Mello mendiaren tontorra (625 m, Kantabriako mugan) eta Barbadun ibaiaren gaineko mazela zabalak dauzka.

La Galdames trena
Garai batean, meatzaritzarako tren horrek Sestaoraino garraiatzen zuen Galdamesko meatzeetako burdin mea, La Benedictako deskargalekuraino.

El Pobalgo zubi erromanikoa
Izen bereko burdinolatik berrehun bat metrora, bi begiko zubi hori aurkituko dugu.

El Pobal burdinola (XVI. mendea)
1833an, ehun burdinola baino gehiago egon ziren Bizkaian, eta El Pobal deritzona oraindik lanean jarraitzen duen bakarra da.

Ibilbide alternatiboa:
Maceo iturria - Peña Helada - Las Cortes
La Rasa mendi-lepotik Mayor ibaiaren iturbururantz joango gara. Leku
paregabea da, mendikate osoko baso-aberastasunik handienekoa.

Ibilaldiak