Ibilaldiak

Ibilaldiak 

6 ibilbidea. Meatzari-herrixkak eta meatzaritzako azpiegiturak

Ibilbide honek garai bateko meatzaritzako azpiegituren aztarnaz jositako mundu erdi abandonatu batera eramango gaitu. Ibilbidearen hasieran malda gogorrak daude, baina Pico de la Cruz gailurraren ikuspegi ederrak bidearen nekea arinduko digu. Luze gabe, La Macillara helduko gara, Laia eta Ledo auzoen artean. Handik, La Elvirako urmaela inguratuz, La Elvira meatzeko mineralaren deskargaleku ikusgarriaren eta plano inklinatuaren hondakinetara iritsiko gara.

  • San Pedro Galdames (1)
  • Laia auzoa (2)
  • Ledo auzoa (3)
  • La Elvira urmaela (4)
  • La Elvirako plano inklinatua eta kargalekuak(5)
  • Karsta (5)
  • La Elvira herrixka (6)
  • Arenatza haitzuloa (7)

LEKU INTERESGARRIAK

San Pedro Galdames
Kontzejuko hiriburua, inguruko mendirik ederrena den Pico de la Cruzen oinean kokatua. Plazako eraikin nagusia udaletxea da, Mariano Benlliure valentziar eskultura-lan bikaina, Bizkaiko ohore-eraikuntzarik onenetako bat, eta eliza, basilika motako tenplu neoklasikoa.

Laia auzoa
Etxe eraiki berrien eta meatzaritzaren garaiko etxeen nahastea.

Ledo auzoa
Auzo honetako etxeak meatzariek eraiki zituzten, XX. mendearen hasieran.

La Elvira urmaela
Mineral-garbitokietan sortzen ziren lohiak leku horretan metatzen zituzten, eta horrela eratu zen urmaela.

La Elvirako plano inklinatua eta kargalekuak
Plano inklinatu baten goialderaino iristen den bagoitxo-bide baten hondakinak daude.

Karsta
Meatokien ustiapenak utzitako kareharriek edertasun handiko multzo bitxiak eratzen dituzte, haietako asko orratz-formakoak.

La Elvira herrixka
Garai batean meatzari-herrixka garrantzitsua egon zen tokiko eraikinen hondakinak ikusten dira.

Arenatza haitzuloa
Euskal Herriko haitzulorik garrantzitsuenetako bat da, Historiaurreko aztarna ugari gordetzen dituelako. Gaur egun, bisitarientzat itxita dago, ikerketa-lanak direla eta.

Ibilaldiak