Ibilaldiak

Ibilbideak 

Ibilbide 1. Gailurrez gailur

Ibilbide honetan, Galdamesko mendien mazeletan gora eta behera gabiltzala, tumuluen, trikuharrien eta Historiaurreko beste hilobi batzuen arrastoak aurkituko ditugu horhemenka. Metal-Aroko aztarnak ere ikusiko ditugu; duela 4.000 urte ingurukoak dira, eta gure mendietan abeltzaintzan, fruitu-bilketan eta ehizan aritzen ziren giza taldeak bizi izan zirela frogatzen dute.

Peñas Negras Ingurumen

  • Interpretazioko Zentroa (1)
  • Alta Galdames edo El Cuadro mendia (2)
  • Pico Mayor (3)
  • Ganeran mendia (4)
  • Gasteran mendia (5)
  • Pico de la Cruz (6)

Leku interesgarriak

Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa
Ingurumenari buruzko informazioa emateko eta naturaren aldeko sentiberatasuna sortzeko ekipamendua, Eusko Jaurlaritzarena. Gizakiak naturan eragindako aldaketa sakonen arrazoiak ulertzeko leku ezin egokiagoa. Urte osoan zabalik dago, goizez eta arratsaldez.

Alta Galdames edo El Cuadro mendia
713 m garai da, eta Ibaizabalen arroaren zein Galdamesko mendi-gailurren ikuspegi ederrak ditu. Oso hurbil, Eskatxabel lepoan, izen bereko trikuharriaren hondakinak ikus ditzakegu. Trikuharriak 14x16 metroko diametroa du eta 1,5 m garai da.

Pico Mayor
747 m garai da, eta tontorrean tumulu bat dago, bertikalki jarritako harlauzaz osatua. Tumulua 1,6 m garai da eta 13,5 metroko diametroa du. Erdian, harriak horizontalki kokatuta daude.

Ganeran mendia
Ganeran mendiak 822 m ditu, eta tontor belartsuan Historiaurreko hilobi bat dago, tumulu bat. Galdamesko haranaren ikuspegi zoragarriak ditu.
Gasteran mendia 801 m garai da, eta gailurretik Eretza, Gallarraga eta Ganekogorta (999 m) mendien ikuspegi ederrak daude. Eretza Enkarterri ekialdeko mendirik altuena da (880 m).

Pico de la Cruz
Erraz identifikatzen da, kareharrizko gailur soila ikusita. 803 m garai da. Tontorrean Gorbeiakoaren antzeko gurutze txiki bat dauka, eta Larreinetako funikularraren forma duen gutunontzi polit bat. Ibilbideak