Ibilaldiak

Ibilaldiak 

7 ibilbide. Jauregiak, herrixkak eta baselizak

Ibilbide hau Akendibar auzoraino doa eta Pico de la Cruz gailurreko kareharrizko itsasora hurbiltzen gaitu. Ondoren, Galdames ibaian gora eramango gaitu Gueñesko mugaraino eta, Txabarri auzoa zeharkatuta, abiapuntura itzuliko gaitu.

Jauregiak (1)
Akendibarko artea (2)
San Roke baseliza (2)
Akendibar auzoa (2)
Los Molinos (4)
San Kosme eta San Damian baseliza (5)
Txabarri (6)
Txabarriko Andra Maria (6)
San Frantzisko baseliza (7)

LEKU INTERESGARRIAK

Jauregiak
San Pedro auzoan aitoren seme-alaben eraikin batzuk daude. Besteak beste, Ibarruri dorrea Allende jauregia, ibilbidearen hasieran bertan, edo gaur egun egoitza den Saratxaga jauregia.

Akendibarko artea
Zuhaitz berezia. Adaburuaren zirkunferentziak ia berrogeita hamar metro ditu.

San Roke baseliza
Artadi eder baten erdian eraikitako baseliza xumea.

Akendibar auzoa
Auzoko baserriek berotasuna eta babesa sentiarazten dituzte.

Los Molinos
Erdi Aroko garai batean hiru errota egon ziren auzo honetan. Gaur egun, hiru errota horietako bat bakarrik geratzen da zutik. San Kosme eta San Damian baseliza Hastialak azken barrokoaren estiloko pintura handi bat dauka, dosel eran, zurezko erretaula neoklasiko txiki bat inguratzen duena.

Txabarri
Larrez inguratutako leku ederra. Aipagarria da Solegia jauregia, Andra Mariaren baselizaren aurrean.

Txabarriko Andra Maria
Udalerriko baseliza nagusia da, eta igandeetan meza ematen da. 1691ko erretaula barrokoa dauka.

San Frantzisko baseliza
Garrantzi handiko baseliza da.

ibilaldiak