Ibilaldiak

Ibilbideak 

8 ibilbidea. Bi dorreak: San Estebango espiritualtasunetik Loizagako luxura

Gauza jakina da Enkarterrin Euskal Herri osoko familiarik itzaltsuenen ondorengoak bizi izan zirela eta, leinuei dagokionez, eskualde osoan ez dagoela Galdamesekin lehia daitekeen herririk, nortasun sendoa eta sustrai historiko sakonak baititu. Eder ageri dira oraindik dorreak eta oinetxeak, Enkarterriko aitoren seme-alaben egoitza bikainak. Gure ibilbidean armarridun etxe horietako batzuk ikusteko aukera izango dugu, hala nola Loizaga dorre zaharberritua, iraganeko handitasunaren adierazle nagusia.

San Esteban Galdames auzoa izango da gure ibilbidearen abiapuntua, eta handik El Escobal auzora joko dugu. Antzina, nekazaritzak eta larreek garrantzi handia izan zuten udalerriko alderdi horretan, baina, meatzeak ustiatzen hasi zirenez geroztik, gainbehera egin zuen eta bazterturik geratu zen.

  • San Esteban auzoa (1)
  • Aintzinako kastroak (2)
  • Concejuelo auzoa (4)
  • Loizaga dorretxea (4)
  • Loizagako Santiago eliza (5)

 

LEKU INTERESGARRIAK

San Esteban auzoa
Pico Moro mendiaren oinean eraikia, aipagarriak dira iraganeko aitoren semealaben eraikinen aztarnak, fatxadetako armarrietan eta hainbat etxeren jauregi-egituran. Gainera, bertan dago kontzejuko hiru parrokietako bat. Beste biak San Pedro Galdames eta Montellanoko Andra Maria dira.

Antzinako kastroak
Pico Moro eta La Cerca mendietan erromanizazioaren aurreko biziguneak egon ziren.

Concejuelo auzoa
Armarridun etxeekin, Gueñestik Sopuertarako errege-bidean.

Loizaga dorretxea
Erdi Aroko Loizaga dorre zaharberritua eta beraren inguruko esparru harresitua munduko Rolls Royce autoen bildumarik handienaren egoitza dira gaur egun (igandetan eta jaiegunetan bisitarientzat zabalik dago).

Loizagako Santiago eliza
Bertako biztanle askok diotenez Bizkaiko zaharrena da. Gaur egungo eraikina XVI. mendearen amaierakoa edo XVII.aren hasierakoa dela esan daiteke.

Ibilbide osagarria:
El Castaño – Valle auzoa – Garai auzoa – San Esteban
Ibilbide osagarri honek, bide-zidor batetik, lehenengoz, Valle auzora eramaten
gaitu eta ondoren Garai auzora. Garain okintza tradizio luzeko lanbidea da.
Handik, errepidea hartuta, San Estebanera itzuliko gara.

Ibilbideak