Ibilaldiak

Atxuriaga parkea 

Atxuriaga parkea Galdames-eko kontzejuan dago, Atxuriaga/La Aceña auzoaren ondoan, San Pedro (Galdames) eta Arenao (Sopuerta inguruan) auzoak biltzen dituen errepidean.

Alde batean aparkalekua dago bizikletak aparkatzeko zati batekin, taberna txiki baten eta komunen ondoan. Beste aldean, Atxuriaga parkearen itxitura jarraituz, egurrezko zubi batek erreka zeharkatzen du eta atseden-gunearen gainean kokaturiko lautada batera eramaten gaitu.

Atseden-gunearen ertz batean, barrutitik kanpo, putzu txiki bat dago ibaiertzeko landaretzaz inguraturik, esate baterako, haltzak, sahatsak eta ihiak ikusiko ditugu.