Ibilaldiak

Ibilaldiak 

4. Ibilbidea Antonio Truebaren bizilekua eta Barbadun ibaiaren ertzeko bide-zidorrak

Meatzaritzaren, abeltzaintzaren eta mendiko nekazaritzaren aztarnez jositako paisaia baten erdian, gure ibilbidea bitan banatzen da.

Lehen ibilbidea, joanetorrikoa, Barbadun ibaiaren eskuinaldetik doa, haltzadi artean. Hainbat mendetan zehar, meatzariek eta olagizonek misteriozko giro harrigarria sortu dute inguru horretan. Bigarren ibilbidea, berriz, ikuspegi ederrak dituen eta forma bitxiko aintziren artean Montellano auzoraino doan zirkuitu bat da.

  • Barbadun ibaia (1)
  • Valdibian errota (2)
    La Olla burdinola eta errota (3)
  • Olakuako zubia (4)
  • Jarrullada auzoa (5)
    Antonio Truebaren jaiotetxea (6)
  • Montellano auzoa (7)
  • San Ginés etxea (8)
  • Vinagre putzua eta La
  • Pesquera aintzira(9-10)

LEKU INTERESGARRIAK

Barbadun ibaia
Errota eta burdinola asko beraren uraren indarraz baliatu izan dira, eta gaur egun espezie ugariren bizilekua da.

Valdibian errota
Errota honek bi errotarri ditu: bata garia edo garagarra ehotzeko eta bestea artoa birrintzeko. Talorako, ogirako eta abereentzako irina egiten zuten bertan.

La Olla burdinola eta errota
XVIII. mendearen hasieran eraikia. Batzuek diotenez, bere garaian El Pobal burdinola baino handiagoa izan zen.

Olakuako zubia
Landu gabeko harriz egina eta oso garaia. Bere begia 14 m zabal da. Muskiz eta Sopuerta lotzen zituen errege-galtzadan zegoen.

Jarrullada auzoa
Natur ingurune paregabe batean dago, San Antonio meatzetik hurbil.

Antonio Truebaren jaiotetxea
Idazle kostunbrista ospetsua. Herri-giroko kantak, poemak eta ipuinak idatzi zituen, elezaharrak eta jaiak oinarritzat harturik eta Euskal Herriaren irudi idilikoa emanez.

Montellano auzoa
Kontzejuaren ikuspegi zoragarria duen talaia paregabea.

San Ginés etxea
1874ko apirilaren amaieran, “Errepublikako botere exekutiboaren” egoitza izan zen. Gaur egun, oso egoera txarrean dago.

Vinagre putzua eta La Pesquera aintzira
Kontraste bizia egiten dute inguruko arteekin eta ur-bazterreko landarediarekin.

Ibilaldiak

"Y en este glorioso valle la libertad bizcaína ni nunca vencida ha sido ni nunca será vencida" (Antonio Trueba)