San Juan, gau berezia

San Juan Gaua

Mitoz eta ele zaharrez beteriko gau berezi honetan, udako solstizioa ospatzen da.

San Juan gaua, ekainak 23, urteko laburrena da ipar hemisferioan eta gauerdiaz geroztik hainbat su pizten dira, urtebetez kalte guztiak uxatzeko. Ospakizun hau udako solstizioarekin batera izaten da, eta datarik garrantzitsuenetakoa da herri askorentzat antzina-antzinatik. Udako solstizioa eta negukoa dira Eguzkia ekuatoretik urrunen dagoen uneak. Hainbat orduz piztuta egoten diren suek argitzen dute gaueko iluntasuna.

San Juan Gaua

Sua, elementu nagusia

San Juan gaueko elementurik nagusiena sua da. Etxeko txikienak egurra eta altzari zaharrak biltzen aritzen dira aurreko egunetan, eurentzako hain magikoa eta ahaztezina den gauean su emateko ilusioarekin. Unea iritsitakoan, nahikoa izaten da bildutako guztia pilatzea, su ematea eta inguruko surik handiena egin arte egotea.

Sua pizteko ohitura kultu paganoetatik datorrela dirudi. Ele zaharren arabera, su horren hautsek izurriteak prebenitzen dituzte eta azaleko gaitzak sendatu ere bai. Urtea ona izan dadin, beharrezkoa da, halaber, suaren gainetik gutxienez hiru aldiz jauzi egitea.

Jaiak goizaldera arte irauten du eta eguna argitzen hasten denean txokolatea eta txurroak edo porrak hartzeko aukera izaten da.