Kirolari Ateak Zabalik

Kirolak

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko zenbait udalekin batera, ekainean, egiten den "Kirolari Ateak Zabalik" laugarren kirol erakustaldia antolatzen du.

Hiritar guztiak batu gura dituen kirol-jolas jardunaldi bat da; horrela bertan dira: pertsona elbarrituak, familiak, adinekoak, pertsona nagusiak, eskola-adineko gazteak, etab. eta jardunak parte-hartzea onartu duten udalerrietako kale, bide, mendi, hondartza eta kirol instalazio guztietan burutuko dira.

Kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzeko Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da jarduera hau.

*Nahi duenak parte har dezake.