Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzu eta Aisilan Kultur Elkartearekin batera, Galdameseko Udalak aurten ere hainbat ekintza antolatu ditu uztaileko lehenengo hamabostaldirako 2 eta 16 urte bitarteko ume Galdamestarrentzat.
Ekintza hauek “Euskaraz bizi” kanpainaren barruan daude, eta horren helburua da aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta bertako umeen artean elkarbizitza zein partaidetza ohiturak indartzea.
Izena emateko epea:
- Galdamesen erroldatutakoentzat: Maiatzak 14tik 26era
- Ez erroldatutakoentzat: Ekainak 1tetik 5era
Udari begira, ostera, “Uda Euskaraz” sortu dugu. Adinaren arabera ezberdindutako hiru ekintzek helburu bakarra dute; alegia, euskara izatea adierazteko berezko bitartekorik naturalena, eskola alorretik bereizita.