Paisaiak

Arenazako Kobazuloa 

Europako hego-ekialdeko paleolitiko labar-artea Galdamesen ondarea da. Arenaza kobazuloetako marrazkiak dira. Kobazuloa 1864. urtean ezagutzera ematen da eta 1962. urtean aztarnategiei egiten zaie erreferentzia, Miguel de Barandiaranek baieztatua

1973. urteko Otsailaren 3ko goizeko lehengo orduean, A primeras horas de la tarde del día 3 de Febrero de 1973,, Pedro María Gorrochategui, ingeniari bilbotarra, bere lau semerekin eta María Jesús Pérez anderearekin, Enkarterriko txango batean zehar, Galdameseko Arenaza auzoko kobazulo batean barneratu ziren.

Gorrochategui neba-arrebak pasbide estu batetik sartu ziren eta amaieran horma bat aurkitu zuten "marrazki gorriekin eta animalien ziluetarekin". Gainaldera atera ziren labar-artea aurkitu zutela jakinez. Bilbora joan ziren topaketa baiestatzeko eta baloratzeko, eta horretarako Bizkaiko museo historikoaren zuzendariarekin, Mario Grande doktorerekin kontaktuan jarri ziren.

Kobazuloaren deskribapena

Arenazako kobazuloa

Kobazuloaren sarrera bitan ebakitako arkuan banatzen da, 2 metrotako estalagmita erakuntza batek eraginda. Mendebalderantza dago ematen du eta behe-haranaren 100 metrotara gora dago eta itsas mailatik 190 metrotara. Irekidura meatzariek egindako harri lehorreko horma batetik erdiestalirik dago. Sarrerako gela, estalagmitaren erakuntza eta Udaletxeak jarritako burdinezko atea dauka.

Atearen aldamenetik, 20 metroko luzeera eta erdigunean altuera handiko sabaia duen beste gela batera heltzen zara. Sakonetik, 9 metrotako irekidura batetik, kobazuloaren ionarrizko pasabidera heltzen zara.

Pasabide honetan, 108 metrotara, "Margoen gela"-ren sarrerarekin topatzen gara. Zaila eta arriskutsua da. Kobazuloaren erdialdeko ibilguaren 40 metroko pasabide perpendikularra da. Belaunez barneratzu behar duzu eta ondoren narraz eginez, margo ikusgarriak dituen "gela"ra iristeko.

Pinturak

Arenazako kobazuloa

Gaur-egun badakigu Arenazako kobazuloa 2 kilometratako luzeera daukala eta sarbide bat baino gehiago dituela. 15 irudi edo daude, eta hoietako gehiengoa okre eta orokorrean kolore gorrixkaz margoztutako oreinak dira. Margo ia guztietan irudia guztiz ikus dezakegu, baina beste batzuek ostera, bakarrik burua eta lepoa, burua edo lepoa eta bizkarrra erakusten dute.

Hoberen kontserbaturik dagoen irudia, buru bat, lepo luzea, zabala eta makurra, eta seguraski jatorrizko irudiari ez zegokion bizkar motza baina handia bat aurkezten du.

Animalien kalitatea, nekazal irudien tamaina eta margo-teknika dela eta, aintzinako Magdaleniandar garaikoak edo aintzinagokoak, 20.000 urtekoak, direla esan dezakegu.

Erdiguneko pasabidean, marra gorriz egindako zezen baten burua eta bizkarra ikus dezakegu, ipurdia eta hanka gehitzen dion grabatu batez gainjarrrita. Nahiz eta irudi hau marra gorriz egin, bere itxuragatik eta marra-teknika ikusiz (oreinarena ez bezala), zalantzan jarri behar da garai berberakoak badira ala ez. Baina berdintasunek oso urrenekoa ez dela esaten dute

Arenaza I haitzuloaren barneko egitura, "paleolitiko santutegia" baten ezaugarrarrietan sartzen da. Arenaza, labar-artea aurkitu den Bizkaiko laugarren tokia da. Aurrekoak honako hauek izan ziren: Santimamiñe, Goikolau eta Ventalaperra.