Paisaiak

Burdinmendi 

Parke birtual honetan gehiago ikasiko duzu Bizkaiko mendebaldeko muturreko eskualde honi buruz (Enkarterri).

Eskualde hau historiaz eta ohituraz beterik dago eta natur ingurune harrigarri ugari daude, neurri batean, desezagunak.

Horiei buruz gehiago jakiteko, Burdinmendik baliabide desberdinak eskaintzen ditu: animazioak, bitxikeriak, jokoak, egungo argazkien eta argazki zaharren bildumak...

Parkeak hamazazpi ibilbide birtual ditu eta geroago, bertan ikusteko aukera izango duzu. Ibilbideak hiru taldetan daude sailkatuta: alde horretako meatzaritza, natur ingurunea eta historia eta arkitektura ondarea.