Baliabideak

Santa Maria eliza 

Galdamesko auzo ugariak hiru parrokiatan banatzen dira: San Pedro, San Esteban eta Santa María de Montellano. Antzina beste bat zegoen, Santiago de Loizaga, baina eraikina gaur egun erdi aiurri egoeran dago. Kontzejua osatzen duten guneen sakabanaketa eta erliebea dira tenplu ugaritasunaren arrazoiak. Auzoetako eliza eta parrokietatik sortuko dira biztanleen arteko elkartasun loturak.

Elizak

Galdamesko San Pedro parrokia-eliza basilika-oinplanokoa da, bost tarte ditu eta sakristiak burualdean, eta dorre-ataria oinaldean. Hormak barnealderantz zuinkatuta daude, zutabe toskana erdiak atxikitako pilareen bitartez; kanpoaldetik, ordea, parametroak garbiak dira. Barrualdearen itxuragatik Errenazimendukoa da, gangen nibelean izan ezik, baina hori inpresio hutsa da, Juan B. Belaunzaran plano-egilea (1825) neoklasizismo sortu berria eta oso garbia lortzen saiatu zelako Galdamesen, San Martín de Arrietako berdina, esaterako.

San Esteban eliza

San Esteban parrokia-eliza, 1886koa, antzinako tenpluaren berreraikuntza da, oinplano berrikoa. Geroago aldaketak egin baziren ere, berreraikuntza haren emaitza da eliza. Kanpoaldearen soiltasunean ataripe handi bat nabarmentzen da. Barrualderantz eraikitzaileen asmo historizistak gehiago nabarmentzen dira, estilo arkitektonikoa eta formula neogotiko batzuk lotuz; hala ere, tenpluaren soiltasuna eta apaltasuna ez dute ezkutatzen. Hamahiru beirateetatik sartzen den argi ñabartua (beirate bitan Ama Birjinaren eta San Joseren irudia) eta hormetako zuri kolore distirarazia dela eta, sartzean bisitariari lanbrotsu dagoela iruditzen zaio eta argitasuneko giro bitxian dagoelako inpresioa sortu ere bai.

Santa María de Montellano parrokia-eliza gainerako guneetatik urrunago dago landa gune batean kokatuta, antzinako santutegiaren leku-aldaketaren ondorioz. Lehenagoko lantegiaren zati bat kontserbatzen du. Hiru elizetatik hauxe da apalena eta landa-izaera nabarmena du. Altzariek ere tenpluaren soiltasunarekin bat egiten dute. Aldare nagusian ez dauka erretaularik eta apaingarri bakarrak horman sartzen diren mentsulen gaineko figurak dira. Parrokiako altzarien artean Ama Birjina baten irudia nabarmentzen da, bi gurutzeren (bata XVII. mendekoa eta bestea XVI. mendeko lehenengo erdialdekoa) urregintza bitxia eta ostiak gordetzeko XVII. mendeko kutxa ere bai.