Baliabideak

Patrimonio histórico 

Bere seme ezaguna zen Antonio Trueba idazle ospetsuak esan zuen bezalaxe, Galdames "historia, arkeologia eta natur bitxikeriez beterik dago, liburu batean jasotzeko modukoak". Hurrengo atalak Galdames historiaz beterik erakutsiko digu: historiaurreko santutegia, Arenazako kobazuloak eta monumentu megalitikoak; Erdi Aroko esparrua, Enkarterriko noble handienen dorreak leinu etxeak nabarmenduz; karlistaden erreferentea, gatazkaren ondoriozko gertaeren kokalekuak; gizarte borroken sorlekua, meatzaritzaren sorrera, erromatarrek ezagutu eta balioesten zutena, eta azkenik, baseliza eta tenplu ugari.

Beharbada, Galdamesek biztanle gutxi izan arren, bertakoak betidanik zirelako "señores o escuderos, y no había ladradores, colonos ni censuarios", Lope García de Salazarrek 1470 inguruan "Bienandanzas e Fortunas" liburuan aipatzen zuen bezala.