Meatzaritza

Meatzaritza 

Triano eta Galdameseko mendietan burdin minerala oso ugaria eta garbitasun handikoa zen, hain handia zen bere garbitasuna ezen 900º C berarekin lan egin ahal zela (normalean 1500º C baino gehiago behar dira burdinaren urtzerako).

Mineralaren ugaritasun horrekin, mendietan bertan Haizeolak, mendiko olak edo Agorrolak... eraiki ziren. Gaur-egun, leku askotan hondarraz (sarrategiak edo zepadisak) estalirik dauden lurrak ikusita, nabaritzen da aintzina batean egon zirela. Bere hasierako egitura, betirako galdu egin da.

Ola hauek, tresnagintzarako baino mineralaren garbiketarako erabiltzen ziren; eta honek garraiotzerakoan pisuaren jeitsieran eragina zuen.

Ola hauek, mineral eta egurrikatzen artetako geruzak sartzen ziren, labe txikiak ziren, hauspoaren sua eta berez sartzen zen airea ibiziberritzeko erabiliz. Hausnartzen den moduan, haizeola hauen helburua, haize nagusietaz baliatzea izango litzateke, gaur-egun aurkitutako sarrak leku guztietara daudelako begiratzen.

Baina bere eraikuntzak, lehengaien (burdina eta egurra) urbiltasunarekin erlazionaturik zueden.

Lurraren gainetik 50 zentrimotatoko tximinia osatzeko estaltzen zituzten harriz egindako 50 zentrimetrotako zuloa zen.

Behe-aldeko zulo txikiek tiroa errazten zuten eta haizebide batzuk baita hauspoarekin airea putz egitea saihesten zuten.

Sistema xumea zen eta sarran pisu asko galtzen zen, baina ez zen inporta ateratzen zen mineralaren kopurua ikusita.