Informazioa

Fauna eta flora Galdamesen

Galdamesko ingurumena balio handikoa da. Gutxienez, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan jasota dauden 24 animalia-espezieren eta 8 landare-espezieren habitata da. Haietako batzuk galzorian daude edo oso kalteberak dira, eta halaxe daude katalogatuta. Galdames udalerriak balio botanikoa handia ere badu. Besteak beste, aipatzekoa da Galdamesko mendietako amildegietako eta mazela silizeoetako landaredia, oso berezia eta jende gehienarentzat ezezaguna baita. Bertan hazten diren espezie batzuk interes handikoak dira, hala nola Soldanella Villosa, Euskal Herriko landarediko espezierik bakanenetakoa eta ederrenetakoa.

Bereiztu behar ditugu:

Hegaztiak: sai zuri komuna, belatz handia, belatxinga mokogorria, belatxinga mokohoria, belea, europar belatz, gabirai komuna, aztore komuna, europar suge arranoa, arrano txikia, mirotz zuria, hontz erreala, landako hontza, lepitzulia, zata arrunta, euli-txoria, okil txikia, martin arrantzalea, ur-zozoa, arkaitz-zozo gorri y harkaitz-zozo urdina.

Ugaztunak: ipurtats, europar bisoia, mediterraneoko saguzar, kobazuloko saguzar, ferra handiko saguzar, ferra txikiko saguzar y baratze saguzar.

Narrastiak: Eskulapioren sugea

Anfibioak: alpetar tritoia

Hezurgabekoak: Quimperko marrazkiloa, kakarraldo eta oreina.

Flora: Soldanella villosa, Narcissus asturiensis, Narcissus bulbocodium, Sideritis ovata, hagina (Taxus baccata), iratzeak Trichomanes speciosum y Woodwardia radicans, Pinguicula lusitanica, Iris latifolia y Veratrum Album.