Albisteak

 

 

Galdamesek Zuhaitz Eguna ospatuko du

Galdamesko Udalaren Kultur Gelak Zuhaitz Eguna ospatuko du beste behin ere. Aurten, martxoaren 13an izango da, igandean.

Enkarterriko udal honetan ingurumenaren aldeko konpromisoari euste aldera, martxoan zuhaitzak landatzeko irteera tradizionala egingo da.

Egun hau ospatu eta jarduera jasangarri eta dibertigarri batez gozatu nahi duten guztiak bertaratu daitezela goizeko 11:00etan Galdamesko San Pedro plazara. Plaza horretatik, laguntzaileak La Aceña auzoko Aguas Juntas ingurura joango dira, zuhaitzak landatzera.

Jarduerak bi ordu iraungo du gutxi gorabehera, eta amaitzean, San Pedrora itzuliko dira. Hori baino lehen, hamaiketakoa egingo da, noski, Aguas Juntas inguruan, indarrak hartzeko.

Edonork parte har dezake Zuhaitz Egunean; ez dio axola adinak. Galdamesko Kultur Gelak sortu du egitasmoa, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du horretarako.