Albisteak

 

 Udalak bi bisita gidatu antolatuko ditu maiatzean udalerria ezagutzeko

 

Galdames Enkarterriko udalerri ezezagunenetako bat da. Hala ere, aberatsa da ondareari dagokionez, eta Udalak bisitariei eta kanpoko pertsonei ezagutarazi nahi die hori maiatzean.

"Bat- batean Galdames" ekimenak, paisaia, ondarea, etnografia, historia, tradizioak eta toponimia erakutsiko ditu maiatzeko bi igandeetan. Bisita gidatuak hilaren 21 eta 28an egingo dira Carlos Glaríaren eskutik, Enkarterriko kulturaren eta ondarearen aditua.

Aurrera eramango diren bi bisitak Galdamesko errotak eta burdinolak ezagutzeko aukera emango dute. Valdibian errota funtzionamenduan ikusteko aukera ere emango da. Bisita bakoitzaren ondoren Galdamesko Loizaga Dorrearen txakolia dastatu eta bodegan bertan, hamaiketako bat antolatuko da. Bisitak goizeko 10:00etan abiatuko dira El Pobal, Muskiz, burdinolatik. Eta El Bentorro auzoan amaituko dira arratsaldeko 14:00etan gutxi gorabehera. Ibilbide familia guztiarentzako da: laua eta eskuragarria. Izan ere, arropa erosoa eta oinetako egokiak eraman.

Plazak mugatuak dira, bisitak doakoak, eta izena emateko maiatzak 10etik 19 arte irekita egongo da. Izena emateko 94 610 49 30 (astelehenetik ostiralera, 18:00- 20:00) telefono zenbakian edo posta elektronikoz kultura@galdames.org eman behar da.

 

eta izena emateko maiatzak i egongo da. Izena emateko 94 610 49 30 (astelehenetik ostiralera, 18:00- 20:00) telefono zenbakian edo posta elektronikoz gidatu antolatuko ditu ezagutzekoeta izena emateko maiatzak i egongo da. Izena emateko 94 610 49 30 (astelehenetik ostiralera, 18:00- 20:00) telefono zenbakian edo posta elektronikoz

eta izena emateko maiatzak i egongo da. Izena emateko 94 610 49 30 (astelehenetik ostiralera, 18:00- 20:00) telefono zenbakian edo posta elektronikoz