Albisteak

 

Urtero bezala Enkarterri Sahara Elkarteak “Oporrak Bakean” kanpaina antolatu du. Horren xedea gure eskualdeko familiak kontzientziatzea da, udan ume saharar bat etxean har dezaten.

Saharrek errefuxiatu kanpamentuetan pairatzen dituzten bizi-baldintzak oso larriak dira: janariaren eta osasun baliabideen eskasia areagotu egiten dira udan jasan behar dituzten tenperatura altuen ondorioz. Hilabete horietan harrera eginez, osasuna hobetzen dute eta bestelako mundu bat ezagutzeko aukera ematen zaie, euren munduaz bestelakoa den mundu bat, alegia.

“Oporrak Bakean” programan 7 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartzen dute. Bidaia-gastuak Enkarterriko Udalek ordaintzen dituzte eta umeek doako osasun-asegurua dute.

Uztailean eta abuztuan ume bat etxean hartu nahi baduzu, elkartearekin harremanetan jar zaitezke www.enkarterrisahara.org web orriaren edo 638050744 telefono zenbakiaren bitartez.

Eskabideak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da.