Albisteak

 

Galdames udalerriak “Udazkena Euskaraz” kanpainaren denboraldi berriari ekin dio.
Ekitaldiaren helburu nagusia da Galdamesko umeei euskarazko jarduerak eskaintzea, gure hizkuntza adierazpen eta komunikazioetarako berezko hizkuntza izan dadin, ikasgeletatik eta eskolatik kanpo.

“Udazkena Euskaraz” Galdamesko Udalaren Kultur Aretoak antolatzen du Bizkaiko Foru
Aldundiaren Euskara Zerbitzuak lagunduta, eta kultur eta aisialdiko jarduera ugari dakartza 1999tik 2008ra bitartean jaiotako neskato eta mutikoentzat.
Egitaratuaren jarduerak azaroko eta abenduko larunbat batzuetan egingo dira, hain zuzen ere, azaroaren 5ean, 12an eta 26an eta abenduaren 3an, 10ean eta 17an, 17:30etik 19:30era.

Batetik, 2005 eta 2008 urteen bitartean jaiotako umeentzat ludoteka egongo da; bestetik, 1999 eta 2004 urteen bitartean jaiotakoentzat tailerrak egingo dira Udalaren Kultur Aretoan. “Udazkena Euskaraz” ekitaldiaren jarduera guztiak hantxe egingo dira.
Tailer, jolas eta ipuin kontalarien bidez, euskara ikasgelatik kanpora atera eta herriko umeei hurbiltzea lortu nahi da, kalean euskaraz egin dezaten, betiere euskara Enkarterri eskualde osoan sustatzeko.

Hori dela eta, Galdamesen egiten diren jarduera guztietan aisialdiko begirale euskaldunak egongo dira.

Horretaz gain, Udalak hiru jarduera berezi antolatu ditu udazkeneko haurrentzako egitarauaren barruan: azaroaren 5ean “euskal rap” tailerra, azaroaren 12an sukaldaritzako tailerra, azaroaren 26 capoeira tailerra, abenduaren 3a Euskararen Eguna izango da eta Iñaki Perurena egongo da gure artean, abenduaren 10ean kultur anitzeko antzerkia eta abenduaren 17an irteera GUPera.

Informazio gehiago nahi baduzue, harremanetan jarri Galdamesko Udalaren Kultur Aretoarekin. Deitu 94 610 49 30 telefonora edo bidali mezu elektronikoa kultura@galdames.org helbidera.

Denboraldi honetako “Udazkena Euskaraz” ekitaldiak lortu nahi du kultura eta, batez ere, euskara udalerriko ume guztiei hurbiltzea. Bada, horretarako jardueraz beteriko egitaraua prestatu du, Gabonak arte garatuko dena. Oraingoz, Udalak ume guztiak gonbidatzen ditu kultur ekintzetan parte hartzera eta eskolatik kanpo euskaraz hitz egitera.