Albisteak

 

Galdames udalerriak “Udazkena Euskaraz” kanpainaren denboraldi berriari ekin dio.

Ekitaldiaren helburu nagusia da Galdamesko umeei euskarazko jarduerak eskaintzea, gure hizkuntza adierazpen eta komunikazioetarako berezko hizkuntza izan dadin, ikasgeletatik eta eskolatik kanpo.

“Udazkena Euskaraz” Galdamesko Udalaren Kultur Aretoak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuak lagunduta, eta kultur eta aisialdiko jarduera ugari dakartza 2001etatik 2009ra bitartean jaiotako neskato eta mutikoentzat.

Egitaratuaren jarduerak azaroko eta abenduko larunbat batzuetan egingo dira, hain zuzen ere, azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean, 17:30etik 19:30era.

Batetik, 2006 eta 2009 urteen bitartean jaiotako umeentzat ludoteka egongo da; bestetik, 2001 eta 2005 urteen bitartean jaiotakoentzat tailerrak egingo dira Udalaren Kultur Aretoan. “Udazkena Euskaraz” ekitaldiaren jarduera guztiak hantxe egingo dira.

Tailer, jolas eta ipuin kontalarien bidez, euskara ikasgelatik kanpora atera eta herriko umeei hurbiltzea lortu nahi da, kalean euskaraz egin dezaten, betiere euskara Enkarterri eskualde osoan sustatzeko.

Hori dela eta, Galdamesen egiten diren jarduera guztietan aisialdiko begirale euskaldunak egongo dira.

Horretaz gain, Udalak jarduera berezi batzuk antolatu ditu udazkeneko haurrentzako egitarauaren barruan: azaroaren 24an “graffiti” tailerra, abenduaren 1a Euskararen Eguna izango da eta, abenduaren 15ean ludoteka, Gabonetako Jaia eta “skate”t ailerra ospatuko dira.

Nahiz eta inskripzioaren epea amaitu, informazio gehiago nahi baduzue, harremanetan jarri Galdamesko Udalaren Kultur Aretoarekin. Deitu 94 610 49 30 telefonora edo bidali mezu elektronikoa kultura@galdames.org helbidera.

Denboraldi honetako “Udazkena Euskaraz” ekitaldiak lortu nahi du kultura eta, batez ere, euskara udalerriko ume guztiei hurbiltzea. Bada, horretarako jardueraz beteriko egitaraua prestatu du, Gabonak arte garatuko dena.