Albisteak

 

Galdamesko Kultur Gelak, azaroan jarriko du abian euskarazko jardueren programaren edizio berri bat, udazkenerako.

Programazioa azaroaren 7an hasi eta abenduaren 12an amaituko da. Programa honen xedea Galdamesko uneei euskarazko jardueren programa eskaintzea eta euskara ikastolatik kanpo erabiltzea mintzatzeko eta komunikatzeko.

Jarduerak partehartzaileen adinaren arabera antolatzen dira. 2009 eta 2012 bitartean jaiotako haurrak, ludotekaz gozatu ahal izango dute eta 2004 eta 2008 bitartean jaiotakoek, hainbat tailerretan parte hartuko ahal izango dute.

Programazioa azaroaren 7an hasiko da, larunbatetan egingo da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30 era. Aktibitateak emango diren larunbatak: azaroaren 7an, 14an, 21an eta 28an. Gainera, bi jarduera berezi ospatuko dira abenduan: batetik, abenduaren 5ean Euskararen Eguna eta bestetik 12an Udazkenaren Jaia.

Kultura Gelak eta Galdamesko Udalak antolatzen dute programa, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzarekin.

Jardueren programazioari buruzko informazioa nahi dutenek, 94 610 49 30 telefonora deitu behar dute edo mezu elektronikoa bidali kultura@galdames.org helbidera. Erroldaturik dauden umeak urriak 13tik 23arte apuntatu daitezke; errodaturik ez daudenek, aldiz, urriak 28 aukera izango dute.