Albisteak

 

Aurten ere badator "Udazkena Euskaraz", Uda Euskaraz egitasmoari jarraipena emateko asmoz. Ekimenak hainbat kultura-jarduera egiteko aukera eskaintzen die Galdamesko txikienei, haien artean euskara indartzeko asmoz.

Ekimen horren bidez, 3 eta 11 urte bitarteko haurrek hainbat jarduera eta tailer euskaraz egiteko eta ludotekan euskaraz aritzeko aukera izango dute, urriaren 21 eta 28an eta azaroaren 4ean, 11an, 18an eta 25an. Abenduak 2 eta 3an Euskararen eguna ospatzeko baita ere aktibitateak antolatu dira.

Udalerrian erroldatuta dauden haurrek izena emateko epea urriaren 2 eta 6era arte egongo da irekita; erroldatu gabe daudenek urriaren 9 eta 10ean eman ahal izango dute izena, plaza librerik badago.

Egun horietan, txikienak, 3 eta 6 urte bitartekoak, ludotekan ibili ahal izango dira Gaileta tailerra eta xaboi ponpak egiten; 6 eta 11 urte bitartekoek, berriz, zenbait tailer egingo dituzte Berdintasun edo sukaldaritza tailerrak, besteak beste. Euskararen Eguna ospatzeko ere, abenduak 2 eta 3an aktibitateak antolatu dira.

Leku-kopurua mugatua da, eta izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko Udalaren Kultur Aretora deitu behar da (94 610 49 30), edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: kultura@galdames.org.
Hoja de inscripción
Carta postal Galdames