Albisteak

 

Galdamesko Udaleko Kultura Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, 2001- 2009 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzenduta hainbat aktibitate antolatu ditu “UDAZKENA EUSKARAZ” kanpainan barruan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Alde batetik , 2006-2009 urteen bitartean jaiotako haurrentzat LUDOTEKA eta beste aldetik 2001-2005 jaiotakoentzat TAILERRAK izango dira.

Jarduera horiek azaro eta abenduan kartelan agertzen diren larunbatetan egingo dira Galdamesko Kultur Aretoan, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Horretarako, haurrekin astialdiko begirale euskaldunak egongo dira tailerrak, jolasak, txangoak… egiteko. Hemendik animatu nahi zaitugu ekimen honetan parte hartzera, horretarako bete ezazu inskripzioorria eta Galdamesko Kultur Aretoan entregatu.

Inskripzio- epeak:
Erroldatuak : urriak 1-5
Ez erroldatuak: urriak 9-10

Argibide gehiago
946 10 49 30
Kultura@galdames.org

Inskripzio Orria

Kartela