Albisteak

 
Galdamesko Udaletxeak hurrengo apirilaren 13an hasiko den edizioan izena emateko epea ireki du

Galdamesko Udaletxeko Kultur Aretoak irekiko du astelehenean, martxoak 11, Udaberria Euskarazko edizio berrian izena emateko epea. Kultura eta aisialdiko jarduera programa honetan parte hartu nahi duten umeek izena eman beharko dute, erroldatuta egotekotan, martxoak 19 baino lehen. Plazak mugatuak dira eta, horregatik, erroldatuta ez daudenak, parte hartzeko izena eman ahal izango dute martxoaren 20an eta 21ean plaza libreak gelditzekotan, Galdamesen bizi direnei
lehentasuna emanez.

Udaberria Euskaraz hurrengo apirilak 8an abian jarriko da eta ekainak 8rarte luzatuko da. Giro euskaldun batean, kulturarekin ongi pasatu nahi duten 3 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera bereziz, tailerrez eta ludotekaz egongo da kargatuta. Kanpaina hau Galdamesko Udaletxearen Kultur Aretoak eraman du aurrera,

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzua eta Aisilan Kultur Elkartearen laguntzarekin.
“Udaberria Euskaraz” 2007tik 2010era jaiotako umeei ludoteka eskaintzen du eta
2002tik 2006ra jaiotakoei tailerrak. Jarduera hauek 17:30etatik 19:30etara burutuko da apirilak 13, 20 eta 27an, maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean eta ekainak 1 eta 8an. Udaletxeko Kultur Aretoak antolatu dituen beste jarduera bereziak dira Erreka Eguna ospatzea maiatzaren 18an eta antzezpen bat. Antzezpen hori “Udaberria Euskaraz Taldea” berak egingo du ekainak 8an.

Udaletxeak antolatutako aktibitate guztiak aisialdiko monitore euskaldunen gainbegiratzea daukate. Tailerretan jolas eta aktibitate ludiko ezberdinak egingo dira, udaleko umeak beraien aisialdiaz disfruta eta euskera praktika dezatela da honen helburua.

Udalan erroldatuta dauden umeen izena emateak 15 euro kostatuko du tailerren kasuan eta 5 euro ludotekaren kasuan. Erroldatuta ez daudenen umeen kasuan, berriz, tailerrak 30 euro kostatuko die eta ludoteka 10 euro.

Informazio gehiago nahi izatekotan Galdamesko Udaletxeko Kultur Aretoarekin jar zaitezkete kontaktuan telefono zenbaki honetara deituz 94 610 49 30 edo posta elektroniko honen bidez kultura@galdames.org.

“Udaberria Euskaraz” martxan jarriko da kultura eta, batez ere, euskara Galdamesera hurbiltzeko helburuarekin, ekaineraino eramango gaituen aktibitatez betetako programa batekin eta “Uda euskaraz” programarekin lotuko dena. Oraingoz, udaletik gonbidatzen zaie ume guztiei eskaintza kultural honetan parte hartzera eta euskera eskolatik kanpo ere erabiltzera.

Ikusi gutuna

Ikusi prezioak

Deskargatu inskripzioa