Albisteak

 
Galdamesko Udalak “Udaberria Euskaraz” programaren edizio berria hasiera eman dio Galdamesko Udalaren Kultur Gelak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuarekin eta Aisialdi Kultur Elkartearekin elkarlanean, antolatu du kanpaina berria. “Udaberria Euskaraz” programak 6-12 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago. Izena emateko epea martxoak 3 arte irekita egongo da erroldatuta dauden pertsonentzat. Leku kopurua mugatua da; hortaz, erroldaturik gabe daudenak martxoak 6an izena eman ahal izango dute baldin eta plaza hutsak badaude. Galdamesen bizi direnak, lehentasuna izango dute. “Udaberria Euskaraz” martxoaren 9an hasiko da eta ekainaren 11an amaituko da, jarduera berezi ugari, tailerrak eta ludoteka antolatu dira giro euskaldun batean. Esaterako, Zuhaitz Eguna, martxoaren 5ean (igandea), antzerkia, apirilaren 21ean, “Karpin” irteera apirilaren 19an eta Lasergune eta Asteburu Teknologikoa martxoaren 25, 18 eta 19 egunetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Galdamesko Kultur Gelarekin, 94 610 49 30 telefono-zenbakira deituta edo kultura@galdames.org helbide elektronikora idatzita.