Albisteak

 

"Uda Euskaraz" Galdamesen

Udalerriko haur eta gazteen artean euskara sustatzea helburu duen ekimen honek aisialdirako jarduera erakargarri ugari eskainiko dizkie bertan parte hartzen dutenei. Gainera, aurten zenbait berritasun ere izango ditu.

 

     

  • Izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko da herrian erroldatuta daudenentzat
  •  

     

  • Erroldatu gabe daudenek, berriz, maiatzaren 25ean eta 26an eman ahal izango dute izena, leku libreak geratzen badira
  •  

     

  • 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat da
  •  

     

  • Hiru programa daude, adinaren arabera
  •  

     

  • Berritasun gisa, aurten Euskaraz Bizi taldeak bi gau igaroko ditu Txabarri aterpetxean
  •  

     

  • Helburua da euskara sustatzea ikasgeletatik kanpo
  •  

     

  • Jardueren aniztasunari esker, programa zabala eta erakargarria da
  •  

     

     

     

     

    Uda badator, eta, ondorioz, baita oporrak, beroa, eguraldi ona eta kalera irteteko eta udaz kanpo egin ezin ditugun jarduerez gozatzeko gogoa ere. Haurrek eta gazteek gozatzen dute gehien udako hilabeteetan; izan ere, ikasturte luzearen ondoren, beren egunak planifikatzeko eta beren entretenimendu-aldiak egunez egun programatzeko aukera izaten dute.

    Helburu horrekin eta udalerriko gazteenen artean euskara sustatzeko asmoz, Galdamesko Udalaren Kultur Aretoak Uda Euskaraz ekimena jarriko du martxan aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zerbitzuak eta Aisilanek lagunduta.

    Ez dira udalekuak, ezta beste hizkuntza bateko ikastaroak ere; dibertsioa, entretenimendua eta euskaraz ondo pasatzeko gogoa bateratzen dituen ekimena da.

    Hori dela eta, oraindik Udaberria Euskaraz ekimena amaitu ez bada ere, Galdamesko Udalak dagoeneko ireki du programa honetan izena emateko epea. Horri esker, Galdamesko haur eta gazteek elkarrekin igaro ahal izango dute uztaileko lehen hamabostaldia, askotariko jarduerak gauzatuz. Hain zuzen ere, herrian erroldatuta daudenek maiatzaren 20ra arte eman dezakete izena aurtengo Uda Euskaraz ekimenean. Erroldatu gabe daudenek, berriz, maiatzaren 25ean eta 26an eman ahal izango dute izena, baldin eta herrian erroldatutakoek izena eman ondoren lekurik libre badago.

    Uda Euskaraz 2016 ekimenaren programazioak hainbat jarduera barne hartzen ditu: abentura anitzeko jarduerak, txangoak, irteerak, tailerrak eta ludotekak. Aurten, berritasun gisa, Euskaraz Bizi taldeko kideek bi gau igaroko dituzte Txabarri aterpetxean; bertan hainbat jarduera egingo dituzte, bizikidetza atseginagoa izan dadin.

    ekimenaren programazioak hainbat jarduera barne hartzen ditu: abentura anitzeko jarduerak, txangoak, irteerak, tailerrak eta ludotekak. Aurten, berritasun gisa, ; bertan hainbat jarduera egingo dituzte, bizikidetza atseginagoa izan dadin.

    Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 3 eta 16 urte artean izatea, ondo pasatzeko gogoa edukitzea eta buruan sartzea Uda Euskaraz ekimenak irauten duen bitartean, uztaileko lehen hamabostaldian, euskara bakarrik erabiliko dugula komunikatzeko.

    Uda gozatzeko da, euskara erabiltzeko eta Galdamesko Udalaren Uda Euskaraz ekimeneko programazioa aprobetxatzeko. Hori dela eta, Kultur Aretoak Galdamesko haur eta gaztetxo guztiak animatu nahi ditu uztailean udalerrira iritsiko den abentura honetan parte hartzera. Ekimenaren baitan abentura anitzeko jarduera ugari egingo ditugu, aurtengo udan Galdamesko jarduera ludikoak etenik izan ez dezan, Uda Euskarazi esker.

     

     

     

     

    XIII. Txikientzako Astea Euskaraz 2016: uztailaren 11tik 15era

     

    Ordutegia: arratsaldeko 16:30etik 18:30era.

    2010. eta 2013. urteen artean jaiotako haurrentzako da.

    urteen artean jaiotako haurrentzako da.

    Egun horietan ludotekak, jolasak eta tailerrak egingo dira Udalaren Kultur Aretoan, baita beste jarduera berezi batzuk ere.

    Prezioa 10 eurokoa da herrian erroldatuta daudenentzat, eta 20 eurokoa erroldatu gabe daudenentzat.

     

    XVI. Euskaraz Bizi. Txabarri 2016: uztailaren 5etik 15era

     

    2005. eta 2009. urteen artean jaiotakoentzat.

    Txabarri aterpetxean egingo den jarduera honen XVI. edizioa da. Ordutegia hau izango da: 10:00etatik 18:00etara.

    Prezioa 75 eurokoa izango da herrian erroldatuta daudenentzat eta 150 eurokoa gainerakoentzat. Txango, jolas eta tailer bereziak egingo dira bi aste horietan. Eta, berritasun gisa, ostegunetan aterpetxean igaroko dute gaua, aisialdi-jarduerei azken ukitua emateko.

    XII. Gazteentzako Astea Euskaraz 2016: uztailaren 11tik 15era

     

    2000. eta 2004. urteen artean jaiotakoentzat.

    urteen artean jaiotakoentzat.

    Abentura anitzeko jarduerak, "Gazteentzako Astea Euskaraz" ekimenaren hamabigarren edizioaren barruan.

    Bost egun igaroko dituzte Astitzen (Nafarroa); han abentura anitzeko askotariko jarduerak egingo dituzte.

    Galdamesen erroldatutakoentzako prezioa 75 eurokoa izango da, eta erroldatuta ez daudenentzat 150 eurokoa.

    Galdamesko Udalak beherapenak eskaintzen ditu bigarren seme-alabarentzat eta familia ugarientzat, baldin eta haurrak udalerrian erroldatuta badaude.

     

     

     

     

    Azken egunean, uztailaren 15ean, arratsaldean, talde guztiak Galdamesko San Pedro plazan elkartuko dira eta agurtzeko jai handi bat egingo dute; haurrentzako dantzaldia eta txokolatada egongo dira.

    Izen-emateak: Erroldatutakoak: maiatzak 8-20

    Erroldatu gabeak: maiatzak 25-26 (erroldatutakoek izena eman ondoren leku librerik geratzen bada)

    Denei beren plaza berretsiko zaie ekaineko lehen hamabostaldian.

    Izena emateko kuotak barne hartzen ditu jarduerak, jatorduak, monitoreak, aterpetxea, aseguruak, joan-etorriak, etab.

    Gurasoentzako informazio-bilera: ekainaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Galdamesko Udalaren Kultur Aretoan. Bertan, izen-ematea egiteko beharrezko dokumentazioa emango zaie eta zehaztasunez azalduko zaie Uda Euskaraz-en hiru modalitateetako programa.

    Informazio gehiago: kultura@galdames.org / 94 610 49 30

ekimenaren programazioak hainbat jarduera barne hartzen ditu: abentura anitzeko jarduerak, txangoak, irteerak, tailerrak eta ludotekak. Aurten, berritasun gisa, ; bertan hainbat jarduera egingo dituzte, bizikidetza atseginagoa izan dadin. urteen artean jaiotako haurrentzako da. urteen artean jaiotakoentzat.Denei beren plaza berretsiko zaie ekaineko lehen hamabostaldian. urteen artean jaiotakoentzat. urteen artean jaiotakoentzat.Denei beren plaza berretsiko zaie ekaineko lehen hamabostaldian.