Albisteak

 

"Uda Euskaraz" Galdamesen

Udalerriko haur eta gazteen artean euskara sustatzea helburu duen ekimen honek

aisialdirako jarduera erakargarri ugari eskainiko dizkie bertan parte hartzen dutenei.

dizkie bertan parte hartzen dutenei.

udalerriko gazteenen artean euskara sustatzeko asmoz,

Galdamesko Udalaren Kultur Aretoak Uda Euskaraz ekimena jarriko du martxan

jarriko du martxan

aurten ere, Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta.

Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 3 eta 16 urte artean izatea, ondo pasatzeko

gogoa edukitzea eta buruan sartzea Uda Euskaraz ekimenak irauten duen bitartean,

uztaileko lehen hamabostaldian, euskara bakarrik erabiliko dugula komunikatzeko. Hiru modalitateetako programa dago:

, euskara bakarrik erabiliko dugula komunikatzeko. dago:

XIV. Txikientzako astea euskaraz, Uztailak 10etik 14arte, 3- 6 urte dutenentzat. Arratsaldeko 116:30etatik 18:30etara ludotekan botako dute denbora tailerrak eta jokoak egiten.

XVII. Euskaraz Bizi, Uztailak 3tik 14 arte, 6- 11 urte duten umeentzat. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara Txabarriko aterpean aurrera eramango dira zenbait tailer, joko eta txangoak. Txabarriko aterpean bi gau lo egingo dute. Aurreko urtean arrakasta handia izan zuen.

XIII. Gazteentzako astea euskaraz, Uztailak 10etik 14 arte, 12- 16 urtekoentzat. Hauek Beire, Nafarroa, bisitatuko dute eta multikirolak egingo dituzte. Aste osoa kanpoan emango dute.

Uda gozatzeko da, euskara erabiltzeko eta Galdamesko Udalaren Uda Euskaraz

ekimeneko programazioa aprobetxatzeko. Hori dela eta, Kultur Aretoak Galdamesko

haur eta gaztetxo guztiak animatu nahi ditu uztailean udalerrira iritsiko den abentura

honetan parte hartzera. Ekimenaren baitan abentura anitzeko jarduera ugari egingo

ditugu, aurtengo udan Galdamesko jarduera ludikoak etenik izan ez dezan, Uda

Euskarari esker.

Gurasoentzako informazio-bilera: ekainaren 13an

izango da, arratsaldeko

izango da, arratsaldeko

19:00etan, Galdamesko Udalaren Kultur Aretoan.

 

Informazio gehiago: kultura@galdames.org / 94 610 49 30