Albisteak

 

Galdamesko Udalak abian jarri du adin guztietarako ekintzaz beteriko egutegi erakargarria Gabonetako oporretarako. Abenduaren 24an ospatzen den Ogi Eguna da Galdamesko Udalaren Gabonetako egitarauaren ekintza nagusia.

Egitaraua udal liburutegian hasiko da, larunbatean, abenduaren 5ean, 17:00etik aurrera, Euskal Furorea Lehiaketarekin. Abenduak 7an, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka txangoa antolatuko da. Autobusa, goizeko 11.00etan aterako da.

Ostiralak 11an, Alberto Bargos idazlearen "Vidas de Hierro. Rojillos" liburuaren aurkezpena izango da.

Ondoren, abenduak 12an Batukada tailerra egingo da Kultur Aretoan 3 urte baino gehiago dutenentzat. Jarduera arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Ostiralak 18an 17:30tik aurrera liburutegia dekoratzeko tailerra emango da. Eta, 19:30etan, "Toponimia en Galdames" Mikel Gorrotxategiren hitzaldia izango da.

Gabon- gau eguneko goizean berriz ere izango ditugu udalerrian ogi artisau egin berriaren usain gozoa, haurrentzako tailerrak, ogia eta taloa egiteko, eta Mari Domingi eta Olentzeroren bisita goizeko 11:30etan. Ogi Egunaz gain, Galdamesen ez dira faltako magia eta entretenimendua adin guztientzako pertsonentzat. Partehartzaileek goizeko 9:00etatik 11.00 arte denbora izango dute ogiak entregatzeko. Gainera, "Ogi Eguna" kartelen lehiaketaren sariak eta Antonio de Trueba ipuin- lehiaketaren sariak ere banatuko dira, Ogien lehiaketarekin batera. Urte honetan, artisautza azoka txiki bat egingo da.

Ogiaren azoka egin ondoren, abenduaren 26an (larunbata9, Kontu Kontari Txotxongilo ikuskizuna egongo da Balmasedako Klaret Antzokian. Autobusa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da. Bertaratu nahi dutenek 94 424 58 42 telefono- zenbakian eman behar dute izena. Izena emateko azken eguna abenduaren 21ean izango da.

Astelehenean, abenduaren 29an, Kultur Aretoan Pepitaren Liburu Magikoa haurrentzako antzerkia antzeztuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 3 urtetik gorako harrentzako antzezlana da.

Abenduaren 29an, asteartea, Galdamesko udalak urtero antolatzen den HGPrako ohiko irteera egingo da. Autobusa goizeko 10:15etik abiatuko da. Jarduera hau publiko guztientzat da, eta bertaratu nahi dutenek 94 424 58 42 telefono- zenbakian eman behar dute izena, abenduak 21 baino lehen.

Haurrentzako antzerkiarekin hitzordu garrantzitsua abenduaren 30ean izango da Galdamesen. Oraingo honetan, Txipi Txapa izenburuarekin. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Kultur Aretoan. 3 urte baino gehiago dutenentzat.

Txikientzako ordubeteko dibertsioaren ondoren, egun honetan bertan, abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan Kultur Aretoan orri- markatzailean VI. lehiaketaren sari banaketa egingo da. Irabazlea suertatzen diren marrazkiak liburutegiak 2016. urtean argitaratzen dituen orri- markatzaileetan jarriko dira.

Jarduera horiek, kulturaren bidez, Gabon egunak dinamizatzeko apustua dira.