Albisteak

 
 ATERKI PROGRAMA: LANERATZE ETA BIRKALIFIKATZE – PROIEKTUA CECOBIk (Bizkaiko Merkataritza-Enpresen Konfederaziona), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “Birprestakuntza Profesionaleko Proiektua” abian jarri du, langabezi egoeran dauden pertsonak lan-merkatuan laneratzeko helburuarekin. ATERKI programa gaur egun bai lan egiten zuten enpresen itxieraren ondorioz langabezian dauden pertsonei, bai Enpleguko Erregulazioko Espediente (EEE) bat jasan dutenei zuzenduta dago. Programa honen helburua pertsona hauen heziketa eta laneratzea lortzea da. Batez ere merkataritza-sektoreari zuzentzen da laneratze hura, eta horretarako Heziketa espezifikoko periodo bat gainditu behar da, zeinean sektoreko berezko zereginak jardungo diren. Nork parte har dezake programa honetan? • Bizkaiko egoiliarrak diren pertsonek. • Enpresen itxiera edo Enpleguko Erregulazioko Espedientea jasan duten pertsonek. • Langabezian edo Enpleguko Erregulazioko Espedientean dauden pertsonek. Programa hainbat Fasez osatuta dago: 1. fasea: Hautagaien Curriculum vitae eta lan-elkarrizketaz baliatuta, programan parte hartuko duten pertsonak hautatuko dira. 2. fasea: Heziketa eta Prestakuntza: Doakoa. Eskaintzen diren 100 plazetatik, 40 pertsona kontratatzeko konpromisoa. 3. fasea: Enpresak eginiko aukeraketa eta Kontratazioa. 4. fasea: Laguntza eta segimendua txertatze-prozesuan: 3 hilabetez gutxienez. Interesatuta bazaude, formulario baten bidez apunta zaitez. https://cecobilan.es/eu/cursos/programa-aterki-proyecto-para-la-recualificacion-y-reinsercion-laboral