Albisteak

 
Hirugarren edizioaren aurkezpena Galdamesko Udalean, irteera eta helmuga puntua 2018ko ekainak 30ean aterako dira Galdamesko udalerritik eta bi egun beranduago amaituko dute froga; uztailak 2an. Guztira, 250 kilometroko etengabe ibiliko dituzte. 2016 eta 2017ko edizioak etapaz etapa egin ziren, Enkarterriko udalerrietan parada egiten. Hirugarren edizio honetan Camino Enkartado partehartzaileak, aurretik ezarritako ibilbide bat jarraituz, eskualdea mendien bitartez lotuko dute. Bi modalitate martxan jarriko dituzte: trail eta mountainbike-en bidez. Galdamesko San Pedro enparantza mendi frogaren abiapuntua izango da. Ekainak 30, larunbata, goizeko 10:00etan Camino Enkartado taldearen parte bat bidaia hasiko dute. Irteera Olga Osante, Jon Millan, Carlos Gutierrez, Javier Ramos eta Javier Zorrilla ibiltzen eta Iker Lezamak bizikletaz egingo dute. Uztailak 2an, arratsaldeko 20:00etan gutxi gora behera, Galdamesera iritsiko dira berriz ere. Partehartzaileak Eduardo Calleja, Endika Camino, Carlos Gutierrez, Iker Lezama, Jon Millan, Fernado Novales, Olga Osante, Javi Ramos, Javier San Vicente eta Javier Zorrilla Enkarterrietako baliabide guztiak erakustea dute helburu. Aurretik ezarritako ibilbidea, Galdames, Gordexola, Gueñes, Zalla, Balmaseda, Lanestosa, Karrantza, Turtzioz, Artzentales eta Sopuertako udalerrien leku naturaletatik eramango ditu. Mendi korrikalari talde bat, Enkarterriko auzokideak, amets berdin batekin: 250 kilometro ibili, 25.000 metro desberdintasunarekin eta non-stop dinamika jarraituz Enkarterrietako mendietatik. Aurrera!