Albisteak

 
IRAGARKIA Honen bidez aditzera ematen da, orok honen berri izan dezan, 2016ko irailaren 5eko Alkate Dekretuaren bidez Udalbatza Osoa deitu dela, ohiko bilkura egiteko. Bilkura 2016ko irailaren 9an izango da, 13:30ean, udaletxeko bilkura-aretoan, eta honako hau izango da AZTERGAIEN ZERRENDA 1.- Hurrenez hurren 2016ko ekainaren 10ean eta abuztuaren 30ean eginiko ohiko eta ezohiko bilkuren aktak onesteko proposamena. 2.- Dekretuen kontu ematea. 3.- 2015 ekitaldiko Kontu Orokorra onesteko proposamena. 4.- Galdamesko Udaleko datu pertsonalen hiru fitxategi, “Udalaren Gobernu Irekiaren Plataformari" dagozkionak, sortzeko proposamena. 5.- Eskaerak eta galderak. Galdamesen, 2016ko irailaren 5ean IDAZKARI KONTU-HARTZAILEA Octavio Fernández Bartolomé