Albisteak

 

Plano

BIDE BERDEAN AURREIKUSITAKO MOZKETEN XEHETASUNA
(ikus erantsitako planoa)

Cotorrio (Abanto-Zierbena) – Santelices (Muskiz) tartea

Itxita egongo da 2015eko apirilaren 13tik 2015eko abenduaren 31ra.

 El Arenao (Sopuerta) – Castaño (Sopuerta) tartea

Itxita egongo da 2015eko apirilaren 13tik 2016ko otsailaren 29ra.

Santelices (Muskiz) – El Cerco (Galdames) tartea

Itxita egongo da 2015eko urritik 2016ko ekainera bitartean (biak barne).

El Cerco (Galdames) – La Aceña industrialdea (Galdames) tartea

Itxita egongo da 2015eko urritik 2016ko otsailera bitartean (biak barne).
 

Datozen asteetan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak asmo handiko proiektu baten lehen fasea abiaraziko du, mendebaldean dauden Enkarterriko udalerrietan –hau da, Sopuertan eta Galdamesen, eta, aurrerago, Artzentalesen eta Turtziozen– bermatutako hornidura sendotzeko.Lehen fase honetako obrek 24 hileko iraupena izango dute, eta 12 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da. Haiei esker, Zadorrako sistematik hartutako urez hornitu ahal izango da ingurua.

Gaur egun, eskualde honetako hornidura udalerri bakoitzak dituen instalazioetan oinarritzen da, eta instalazio horiek ura biltzeko eta ura tratatzeko tamaina txikiko planta batzuk kudeatzen dituzte.Horrek hainbat arazo sortzen ditu, hornidura erabat bermatuko duen zerbitzua eskaintzeko.

Ur Partzuergoaren proiektuan jasotako azpiegituran, beste elementu osagarri batzuez gain, atal hau dago sartuta: zazpi kilometroko lur-azpiko hodi bat, 800 milimetroko diametrokoa, Abanto-Zierbenako Las Carrerasko biltegi eta Galdamesko Atxuriaga artekoa, bigarren mailako bi adarrekin lotuko dena, Sopuertako Jarralta eta Galdamesko La Escarpadako biltegietaraino.Bigarren fasean, hoditeria nagusia Zallako Sollano auzoko edateko uren tratamendutegiraino luzatuko da. Era horretan, Bizkaian dauden bi hornidura-sare nagusiak lotu, eta, gainera, hodi hori alderantzizko norabidean (Zalla - Abanto) erabili ahal izango da.Hortaz, ur-larrialdiko egoeretan –matxura edo lehortea dela-eta murrizketa dagoenean–, Ordunteko sistematik hartutako urarekin hornitu ahal izango da Ezkerraldea.

Hoditeriaren zati nagusiaren ibilbide gehiena meatzetako "La Galdamesa" trenbide zaharraren lubakitik joango da, ingurumen-eragina txikiagoa izan dadin.Ur Partzuergoak aztertu dituen hiru hautabideen artean, hori aukeratu da, ingurumen aldetik eragin txikiagoa izango duelako natura-guneetan eta Barbadun ibaiari lotuta dauden lehentasunezko habitatetan, inguruak duen balio historikoa atzendu gabe, Bizkaiko meatzetan garai batean izan ziren jardueren aztarna ugari biltzen baititu.

Hornidurako azpiegitura berria eraikitzeko, aldi batez murriztu beharko da "Montes de Hierro / Itsarlur" izeneko bide berdearen erabilera, hain zuzen, Sopuerta, Galdames, Muskiz eta Abanto-Zierbenako zenbait tokitan.Lan horiek amaitu ondoren, ibilbidea erabat eraberrituko da, plataformaren eta ingurune naturalaren gaur egungo egoera ere hobetuko baita.

Modu horretan, eta kasu guztietan erabiltzaileen –oinezkoak, txirrindulariak eta zaldizkoak– segurtasunari lehentasuna emanez, APIRILAREN 13tik aurrera bidearen bi zati itxiko dira: Cotorrio (Abanto-Zierbena) eta Santelices (Muskiz) industrialdeko sarbidearen artekoa, eta, Sopuertako udal mugartean, El Arenao eta Castaño auzoaren artekoa. Tarte horiek berriro irekiko dira 2016ko lehen hiruhilekoan, urtarrilean eta martxoan, hurrenez hurren, lanen planean zehazten den bezala.

Udazkeneko eta neguko hilabeteen hasiera aprobetxatuz, bide berdea sasoi horretan erabiltzen baita gutxien, URRIAN tarte nagusietako bat itxiko da, ia zazpi kilometrokoa, Santelices (Muskiz) eta Galdamesko El Cerco auzoaren artean. Gune horretan, bidea bederatzi hilabetez egongo da itxita; aurreikuspenen arabera, 2016ko ekain amaierara arte. Era berean, El Cerco eta La Aceña industrialdearen arteko pasabidea ere moztuko da (azken hori ere Galdamesko udal mugartean dago), baina hilabete batzuk lehenago irekiko da berriro, guztiz konponduta, 2016ko otsail inguruan.

Ur Partzuergoak argibideak emateko kartelak jarri ditu ibilbidearen toki batzuetan, kaltetutako udalerri guztietan. Kartel horiek aldian-aldian eguneratuko dira. Gainera, Partzuergoaren webgunean (www.consorciodeaguas.com) microsite bat prestatu da, erabiltzaileek eta herritarrek obren egoeraren eta epe ertainean izango diren eraginen berri izan dezaten.Bestalde, bezeroak artatzeko telefono-zenbaki bat dago (94 487 31 87), nahi duenak erabiltzeko, udalerrietan ere proiektuari buruzko informazioa jaso ahal izateko.

 

Oraingo hornidura-sistema optimizatzeko, eta gorantz doan hirigintza-garapenak dituen beharrizan berrietara egokitzeko eta funtzionamendua hobetzeko konpromisoa betez, Ur Partzuergoak zenbait azterketa eta proiektu egin ditu azken lau urteetan Enkarterrin.Era horretan, urrats egokiak egin dira lehen mailako sarean ura hornitzeko sare berria eraikitzeko. Izan ere, obra hori da Ur Partzuergoak datozen urteetarako onetsi duen programan dagoen hornidurako inbertsio nagusia.

Orain hasiko diren obrek 2017. urtera arte iraungo dute. I. fasekoak dira, eta Galdames eta Sopuerta udalerriak hornituko dituzte, Zadorrako sistemako ura hartuta.Hornidura egiteko, 800 milimetroko diametroko hoditeria eraikiko da Abanto-Zierbenako Las Carrerasko biltegiaren eta Sopuertako Arenao auzoaren artean, bai eta bi adar ere, Galdames eta Sopuerta hornitzeko, 200-300 milimetroko hodikoak biak.

Bestetik, II. faseko obrei esker, Zadorrako sistema Ordunteko sistemarekin lotuko da, eta, horrenbestez, Bilbo Handia hornitzeko eraztuna itxi ahal izango da.Bi sistemak lotzeko, 600-800 milimetroko diametroko hodi bat eraikiko da Arenao auzoaren eta Zallako Sollano auzoko edateko uren tratamendutegiaren artean.Obren bigarren fasea 2017tik aurrera egingo da, eta, hari esker, hoditeria alderantzizko norabidean erabili ahal izango da, eta, hala behar izanez gero, Bilbo Handia hornitu ahal izango da Ordunteko sistematik hartutako urarekin.

Era berean, jarduera horiek osatzeko, obra berri batzuk egingo dira, besteak beste, Jarraltako biltegia handituko da (egiten ari da); bertatik, adar nagusiak hornitutako tokietatik gaur dauden araztegietako biltegietara bideratuko da ura.

Gaur egun, Enkarterriko udalerriek hartzen dute beren gain udalerria hornitzeko zerbitzua; udal bakoitza arduratzen da iturburu eta ura tratatzeko tamaina txikiko plantak kudeatzeaz.Horrek hainbat arazo sortzen ditu, hornidura erabat bermatuko duen kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko. Hain zuzen, horiek dira Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak kide diren udalerrietan dituen lehentasunezko alderdiak.

Ur Partzuergoak proiektatutako jardueren bidez, helburu bikoitza lortuko da.Alde batetik, kalitatezko hornidura bermatuko zaie udalerriei, gehienbat, Sopuerta, Galdames, Artzentales, Turtzioz eta Zallari; eta, bestetik, salbuespeneko egoeretan hornidura bermatu ahal izango da, Enkarterritik Ezkerraldera joango den alderantzizko norabideko hodia abian jarrita.

 

PROIEKTATUTAKO AZPIEGITURA

 

 

 

 

Jarraian, labur deskribatuko ditugu I. faseko eraikuntza-proiektuaren barruan sartu diren hoditeria-tarteak.

     

  • Bikoiztutako hoditeriaren azken zatia (600 mm eta 500 mm-ko diametrokoa), 365,42 m-koa, Las Carrerasko biltegiaren eta Ballontira desbideratzeko kutxatilaren arteko zatia dena.

     

     

  • Las Carrerasko ponpategia:Las Carrerasko egungo biltegiaren ondoko ponpatze-estazioa, Las Carreras – Sollano norabidean 175 l/s-ko batez besteko emaria bultzatuko duena.

     

     

  • Ponpategiko xurgatze-hoditeria, 59,84 m-koa, Las Carrerasko egungo biltegiko hargunetik abiatu, eta Las Carrerasen egingo den ponpategira helduko dena.

     

     

  • Bultzatzeko zati bat, 2.226,35 m-ko luzerakoa, Las Carrerasko ponpategiaren eta Borjako biltegi berriaren artean.

     

     

  • Ballontira desbideratzeko zatia, Borjako biltegiari lotutakoa, 1.756,79 m-ko luzerakoa.

     

     

  • Borjako biltegia, 2.500 m3-ko edukierakoa, Abanto-Zierbenako Borja auzoan kokatutakoa.

     

     

  • Hoditeria nagusiaren zatia, 800 mm-ko diametroko burdinurtu nodularrekoa, meatzetako "La Galdamesa" trenbide zaharraren plataformatik osorik doana (7.261,32 m).

     

     

  • La Escarpadako adarretik Jarraltako adarrerainoko 1.538,33 m-ko zatia, bi kutxatilak lotzen dituena.

     

     

  • 300 mm-ko diametroko burdinurtu nodularreko eta 1.174 m-ko luzerako adarra, Jarraltako adarreko kutxatilatik abiatu, eta Jarraltako ponpategi berriraino doana; hortik bultzatuko dira emariak Jarraltako egungo biltegiraino.

     

     

  • Jarraltako ponpategi berria, Jarraltako egungo biltegiraino 79 l/s-ko batez besteko emaria bultzatzeko diseinatua.

     

     

  • 948,92 m-ko eta 300 mm-ko diametroko burdinurtu nodularreko bultzatze-zatia, Jarraltako ponpategitik Jarraltako egungo biltegiraino doana; biltegi horrek hornitzen dtitu Sopuertako biztanle gehienak.

     

     

  • 200 mm-ko diametroko burdinurtu nodularreko eta 2.766 m-ko luzerako adarra, Sopuertako Arenao auzotik gertu hoditeria nagusitik bereizi, eta "La Galdamesa" trenbide zaharraren pistatik doana, Galdamesko Atxuriagako egungo ponpategiraino.

    Azpiegitura horiek osatzeko, bi ponpategi (Las Carreras eta Jarralta) eta biltegi bat (Borja) eraikiko dira.Obrak urriaren 22an esleitu zitzaizkion Excavaciones Galdames y Construcciones Dragados enpresek eratzen duten aldi baterako enpresa-elkarteari, 11.943.220,45 euroan.

 

 

Itxita egongo da 2015eko apirilaren 13tik 2016ko otsailaren 29ra. Itxita egongo da 2015eko urritik 2016ko ekainera bitartean (biak barne). Itxita egongo da 2015eko urritik 2016ko otsailera bitartean (biak barne).