Albisteak

 
Kondairen arabera, Donibane gauean sutzarrekin bat egiten dugu gure zoritxarra ahazteko eta pentsamolde garbi zein asmo onei ekiteko. Hori dela eta, Donibane gaua ez da besteak bezalako gau arrunta. Iluntasun distiratsua da, magiaz eta misterioz betetakoa. Energia ematen digu eta sineskerien halora hurbiltzen gaitu.

Egun honen garrantziaz eta magiaz ohartuta, Galdames udalerriak ekainaren 23ko 22:30ean udako solstizioa ospatuko du “Ametsetan: Galdamesko Donibane Gaua” emanaldiaren bidez.

Aireak, Lurrak, Urak eta Suak bat egingo dute Euskal Herriko kondairarik garrantzitsuenetako mitologia-izakiek antzeztutako ikuskizun bikain honetan. Bakarbakarrik Galdames udalerrirako diseinatutako antzezpenak urteetan aurrera egiten du gure herrialde honetako erritu pagano eta antzinako pertsonaia mitologikoen inguruko hainbat berritasun guri eskaintzeko.

Eguzki, natura, gizaki eta izarren indarra irudikatuz, Galdamesko San Pedro plazan jai erraldoia izango dugu, udalerriko biztanleok zein inguruetatik etorritakook urteko gaurik magikoenez gozatzeko.

Ikuskizunak zazpi agerraldi ditu eta horietan, besteak beste, honako hau ikusi ahal izango dugu: suaren indarraz lagunduta akerrak nola esnatzen diren, ura irudikatzen duten lamiak, lurraren indarra duten sorginak eta zerutik eroriko den Mari, airea irudikatuz. Galdamesko Udalak beste behin bertako biztanleekin urteko momentu garrantzitsu hau partekatu nahi du, ikusleen arima, gorputza eta burua garbitzeko balio duten erritoetan partaidetzak duen garrantzia azpimarratuta.

Interpretazioa, dantza eta musika dira ikuskizun honen oinarriak. Horrela, soinurako 8.000 w eta argiketarako zein efektu berezietarako 20.000 w izango ditu, eta horrek eragingo du udako solztizioaren ospakizuna ikusgarria izatea benetan. Galdamesko Donibane Gauak gutxi gorabehera ordubete iraungo du eta amaitu ostean San Pedro plazara hurbildutakoen artean txokolatea banatuko dugu.

Galdamesko Udaleko Kultura Sailekook herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu emanaldi honetaz gozatzera; izan ere, magia eta misterioa nagusi izango dira udalerrian, eta ondorioz, ikuskizun hau ikusten dutenak indarberrituta aterako dira.