Albisteak

 

Muskizko Lanbide Heziketako ikasleek, Enkarterrialde LGEren eta Muskizko eta Abanto-Zierbenako Udalen babesean, martxa bat egingo dute, Burdina-mendien Bide Berdean barrena, datorren maiatzaren 17an, ostegunean.
Ekimena Aliron hitzaren aldarrikapenetik sortu da, Bizkaiko meatze-zonan. Hitz horrek sustrai etimologiko sakonak ditu Enkarterrialde- Meatzaldean, eta baita gure Athletic Club maitean ere, duela mende bat baino gehiago.
Mila bat ikasle inguruk, Athletic kamiseta soinean, martxako partaide guztiei harrera egingo diete zentroan bertan, eta zenbait ekitaldi eramango dituzte aurrera.
Bertan egongo dira Jose Iragorri, “Juego de Damas” antzerki-taldea, emakumezkoen futboltaldeko kideak, eta baita azken Kopako jokalariren bat ere (Isma Urtubi, esaterako)

OSTEGUNA maiatzak 17
09:00etan
La Aceña Interpretazio Zentrotik irteera, Burdina-mendien Bide Berdean barrena.
11:00etan Aldi berean: “3 ateko” futbito partidua, Ibarruri BHI, Muskiz BHI eta Somorrostroko lanbide-heziketaren artean.
12:00etan Martxa Somorrostroko lanbideheziketara helduko da.
Harrera eta ekitaldi instituzionala, Muskizko eta Abanto Zierbenako alkateekin, eta Enkartazioetako eta Somorrostroko Zentroko arduradunekin.
12:15ean “Juego de Damas” antzerki-taldeak Alironaren jatorria antzeztuko du.
12:30ean José Iragorriren agurra (Herri Irratia)– Athletic Clubeko jokalariei elkarrizketak eta talde zuri-gorriaren opari-zozketa..

 Informazio gehiago