Albisteak

 

Udazkena Euskaraz Galdamesera itzuli da

Herriko Udalaren Kultura Gelak azaroan jarriko du abian euskarazko jardueren programaren beste edizio bat, udazkenerako. Aurreko edizioetan bezala, eta urterik urte izandako arrakasta dela eta, erroldatutako eta erroldatu gabeko neska-mutilek bete egin dituzte programan parte hartzeko eskainitako tokiak (ia 30 toki dira).

Udazkena Euskaraz programaren denboraldi berria azaroaren 8an hasiko da. Programa horren helburu nagusia da Galdames eta inguruko umeei euskarazko jardueren programa eskaintzea, gure hizkuntza ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo mintzatzeko eta komunikatzeko berezko bitartekoa izan dadin.

programaren denboraldi berria azaroaren 8an hasiko da. Programa horren helburu nagusia da Galdames eta inguruko umeei euskarazko jardueren programa eskaintzea, gure hizkuntza ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo mintzatzeko eta komunikatzeko berezko bitartekoa izan dadin.

Kultura Gelak eta Galdamesko Udalak antolatzen dute programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, eta euskarazko kultur eta aisia jarduera ugari bilduko ditu 2003 eta 2011 artean jaiotako umeentzat, baita hainbat ezusteko ere.

eta antolatzen dute programa, laguntzarekin, eta euskarazko kultur eta aisia jarduera ugari bilduko ditu 2003 eta 2011 artean jaiotako umeentzat, baita hainbat ezusteko ere.

Programazioa azaroaren 8an hasi eta abenduaren 13an amaituko da. Larunbatetan egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, zehazki, azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta abenduaren 13an.

Jarduerak parte-hartzaileen adinaren arabera multzokatu dira. 2008 eta 2011 bitartean jaiotako haurren kasuan, ludotekaz gozatu ahal izango dute aste horietan; 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoek, aldiz, hainbat tailer egingo dituzte Udalaren Kultura Gelan.

Gainera, eta aurreko urteetan egin zen moduan, Udalak zenbait jarduera berezi antolatu ditu Udazkena Euskaraz programaren barruan. Batetik, azaroaren 29an, larunbatean, Euskararen Eguna egingo da; eta abenduaren 13an, Gabonak gertu egongo direnez, bisita egingo da Izenaduba Basora, hau da, Olentzeroren etxera (Mungia).

Jardueren programari buruzko informazioa eskuratu nahi dutenek, 94 610 49 30 telefono-zenbakira deitu behar dute, edo mezu elektronikoa bidali kultura@galdames.org helbidera.

Udazkena Euskaraz programazioa azaroan abiatzeko prestatzen ari da, euskara Enkarterriko udalerriko txikienei gerturatzeko.

 

 

 

programaren denboraldi berria azaroaren 8an hasiko da. Programa horren helburu nagusia da Galdames eta inguruko umeei euskarazko jardueren programa eskaintzea, gure hizkuntza ikasgeletatik eta ikastetxetik kanpo mintzatzeko eta komunikatzeko berezko bitartekoa izan dadin.eta antolatzen dute programa, laguntzarekin, eta euskarazko kultur eta aisia jarduera ugari bilduko ditu 2003 eta 2011 artean jaiotako umeentzat, baita hainbat ezusteko ere.